Docutec
Opor ostean dibortzioak ugaritu egiten al dira?
Apartatzea, banatzea edo dibortziatzea izan dute Euskadi Irratiko Faktoria saioan hizpide. Saioan Pilar Legarra psikologo eta bitartekariak hainbat bikotek hartu duten edo hartzear dauden erabaki honi buruz aritu da: honen haritik, batetik, oporretan elkarrekin emandako denborak bikotearen haustura ekar lezakeen, eta bestetik, krisi ekonomikoa gordindu denetik eraginik izan ote duen azaldu digu.
Hiztegi lagungarria
Adostu. Akordioa lortu, bat etorri.
Banaketa. Bikotea banatu, desegin, hautsi, banandu alegia. Adibidez: Jon eta Olatz bikote ziren, harremana hautsi egin dute eta banandu egin dira. Banaketak beti dira mingarri.
Behera egin. Gutxitu. Aurkako hitza: ugaritu. Adibidez, krisiaren ondorioz, dibortzioek behera egin dute.
Bikote. Bi lagun. Oskar eta Julen bikote dira.
Bitartekari. Norbaitekin harremanetan jartzeko pertsona. Adibidez: Senar-emazteak banatzera doaz. Harreman txarra dute. Horregatik bitartekari bat behar dute arazoari irtenbidea emateko.
Elikadura-pentsioa. Mantenu-pentsioa. Adibidez, bikote bat banatu ondoren jasotzen den prestazioa. Prestazio hori nork jasotzen du? Umeen zaintza edo ardura lortzen duenak epaiketan, baldin honek bizitzeko premiazko beharrak ase ezin baditu.
Erdi-ipurdi. Kili-kolo, ongi finkatu gabe. Adibidez: Harri hori kili-kolo dago, eta igotzen bazara erori egingo zara. Edo: Zuen harremana erdi-ipurdi dabil, ez da sendoa, indartsua.
Etxepean bizi. Norbait etxe berean bizi beste norbaitekin. Adibidez: Etxepe berean bizi direlako banandu dira Jon eta Olatz. Bakoitza bere etxean bizi zenean hobeto konpontzen ziren.
Haustura. Zatiketa, haustea, apurtzea, etetea. Adibidez: Gurasoak dibortziatu egin dira. Hausturak hasieran min egin die seme-alabei.
Hiruhilabete. Hiruhilekoa. Hiru hilabete segidan. Adibidez: Institutuan guztia gainditu nuen bigarren hiruhilabetean.
Liskar. Haserrea, gatazka, tirabira, ika-mika, eztabaida, sesioa. Adibidez. Bikote hori beti liskarrean dabil.
Uste ustela. Uste okerra, ez zuzena. Adibidez: Nire laguna zinela uste nuen, baina traizioa egin didazu. Ze uste ustela (okerra) nirea!
Zaintza partekatu. Seme-alaben ardura, banaketa prozesu baten ondoren, bi gurasoen artean banatzea.
