detalle dokuteka-generico-fitxa

Kerman, mintzalagun bila: Kerman triste

Kerman Osakidetzako eskutitz baten bila dabil Mikel Pabloren sukaldean. Aurkitu eta ireki egin du. Bat-batean oso triste jarri da.

Ez nahastu aditzaren numeroarekin: 'Ez dut inoiz gezurrik esaten'. Susmoa edo esperantza adierazteko: 'Gezurra esan duen susmoa daukat' eta 'Osatuko den esperantza daukat.'
Transcription:[+] Transcription:[-]
KERMAN: Mikel Pablo, bai, zure etxean nago. Ez ditut kartarik topatzen . Toki guztietan begiratu dut... nola? Aizu, badakizu nik ez ditudala inoiz gezurrik esaten, e?
E? Ez. Hemen ez dago Osakidetzako kartarik. Zer? Mikrouhin-labean begiratzeko? Baina, nola egongo da hemen? Bai. Hemen dago, hemen dago. Osakidetza, bai.
Aizu, Mikel Pablo, ez dituzu gauza zentzuzkorik egiten, e? Nola? Karta ez zabaltzeko? Aizu!
Ai! Nik ez ditut horrelakorik egiten. Baina bueno, behin egiteagatik ez da ezer gertatzen.
Ai! Mikel Pablo...  

Ez nahastu aditzaren numeroarekin. "ez dut inoiz gezurrik esaten" edota, "ez dut horrelakorik egiten" esaldietan, aditz laguntzailea singularrean ipiniko dugu.
Ez dira zuzenak izango, hortaz, era honetako esaldiak: "ez ditut inoiz gezurrik esaten" edota "ez ditut horrelakorik egiten".  

KERMAN: Mikel Pablo gaixoa. Niri adarra jotzen zebilenaren susmoa nuen baina, huts egin dut. Bueno, behintzat, osatuko denaren esperantza daukat.
OLATZ: Aupa Kerman, aspaldiko! Enteratu al zara?
KERMAN: Bai, enteratu naiz.
OLATZ: Joe! Nik EGA gainditu eta zu ez zara batere pozten? Zoriondu nazazu behintzat.
KERMAN: Zorionak. Gainditu duzunaren susmoa heldu zait. Eta oraindik, nik aprobatuko dudanaren esperantza daukat.
OLATZ: Jesus, Kerman, baina zer gertatzen zaizu?
KERMAN: Ai, ba, ez dakit, Olatz. Triste nago.
OLATZ: Baina, zer duzu?
KERMAN: Mikel Pablo oso larri dabilenaren susmoa dukat.

 "Gezurra esan duen susmoa daukat", "osatuko den esperantza daukat" eta "gaixo dagoen zurrumurrua heldu zait" esango dugu. Kontuz, horrenbestez, "gezurra esan duenaren susmoa daukat", "osatuko denaren esperantza daukat" eta "gaixo dagoenaren zurrumurrua" eta antzerakoak ez baitira egokiak izango.

OLATZ: Animatu zaitez, Kerman! Begiratu, zer  bista politak, hemen, Nerbioi ondoan. Hemen animatuko zara, ikusiko duzu.
KERMAN: Ez dakit. Ez dut alaitzeko aitzakiarik topatzen. Ez dut bizitzeko arrazoirik ere topatzen.
OLATZ: Baina, gizona, zuk behar duzuna da beste zer edo zertan pentsatzea da. Ea, errepasatuko ditugu aditz-taulak?
KERMAN: Ez. Ai! Itxaron. Bai? Mikel Pablo! Zer? Osakidetzatik deitu dizutela? A! Erratu direnaren susmoa dutela? Erratu, zertan? Zuretzat ez zen karta bat bidali dizutela?
Nola? Nik karta irakurri dudan susmoa daukazula? Aldatuko ote zinen esperantza neukan. Baina, Mikel Pablo beti Mikel Pablo, e?

Gaur Kerman triste jarri zaigu, eta gainera, numeroarekin nahastuta ibili da. Gogoan izan "ez dut aitzakiarik topatzen". Era horretako esaldietan singularra erabiliko dugu. Eta beraz, gaizki dago "ez ditut aitzakiarik topatzen" bezalako esaldiak. Beste adibide bat, "ez du inoiz gezurrik esaten".
Singularrean. Eta ez, "ez ditu inoiz gezurrik esaten", ados?

Bestalde, "gezurra esan duen susmoa" edo, osatuko den esperantza", edo, "gaixo dagoen zurrumurrua esango dugu, eta ez, "gezurra esan duenaren susmoa" edo, "osatuko denaren esperantza".  Argi geratu da, ezta? Bueno, ba, orduan badakizue zer egin,e? 

honekin edo harekin, baina egin!

x61pRelaContWAR

detalle2

Docuthèque

A2
10-05-2010

x61pRelaContWAR

16498867

x61pViewCountWAR

5152

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR