Docutec
Kerman mintzalagun bila. Telebistak esana
Kerman korrika egitera atera da, eta lagunduko dion lagun baten bila dabil.
Egiturak:
- Noiz arte eta noraino: gogoratu lekua adierazteko -raino erabili behar dela, eta ez arte.
- Zuregatik esana eta zuk esana bereiztu. Biak ondo daude, baina adiera desberdina dute.
Transcription:[+]
Transcription:[-]
KERMAN: Aupa, Abel! Zer? Footing pixka bat egiteko prest?
ABEL:Kerman, sentitzen dut baina...
KERMAN: Zenbat kilometro egingo ditugu?
ABEL: Kerman...
KERMAN: Aurrekoan, Mikel Pablo eta Gontzal Mari Algortatik Bilbora arte joan omen ziren korrika! Horien marka gainditu behar dugu!
ABEL: Kerman...
KERMAN:Gernikatik Lekeitiora arte joango gara, kar, kar...
ABEL: Kerman! Ni ezin naiz korrika egitera joan. Izan ere...
KERMAN: Egia! Ez duzu korrika egiteko arropa ekarri! Berdin dio! Garaiz gabiltza! Etxeraino lagunduko dizut! Eta bertan jantziko duzu txandala...
ABEL: Kerman! Ezin dudala korrika egin! Belauna gaizki daukat!
KERMAN: Lasai gizona. Poliki-poliki joango gara... Gainera ez duzu zure pisura arte igo behar! Nik jaitsiko dizut txandala!!!!
ABEL: Ene... Baina zer txandal eta zer txandal ondo, Kerman? Ezin dudala korrika egin! Belauna gaizki daukat, demontre!!
KERMAN: Tira, agian...
ABEL: Kerman!
AZALPENAK:
Gogoan izan euskaraz lekua adierazteko «Noraino» kasua erabiliko dugula. Hortaz. «Bilboraino» eta «Lekeitioraino» esango dugu. «Bilbora arte» edota «Lekeitiora arte» formak, berriz, baztertu egingo ditugu.
KERMAN: Zer gertatu zaizu ba belaunean? Istripuren bat izan duzu, ala?
ABEL: Ez dut istripurik izan, ez. Baina noizean behin min ematen dit. Gauza genetikoa da... Nire aitak ere...
KERMAN: Genetikoa? Ez dut uste! Horrek hormonala izan behar du. Telebistarengatik esana!
ABEL: Kerman, mesedez! Belaunek eta hormonek ez daukate inolako zerikusirik!
KERMAN: Izango ez dute ba! Zientzialariengatik frogatuta dago hori. Telebistan esan zuten aurrekoan...
ABEL: Kerman, benetan. Gaizki entzungo zenuen.
KERMAN: Gaizki entzun? Nik? Sekulako belarria daukat eta! Nire medikuarengatik esana gainera! Eta, hori ere, kontu hormonala omen da!
ABEL: Belarriak eta hormonak! Ederra kontua!
KERMAN: Ba telebistan esan zuten! Houstongo Unibertsitatearengatik egina da ikerketa!
ABEL: Begira zertan xahutzen duten dirua eta denbora Houstonen... Kar, kar...
KERMAN: Ikusten dut bai ez didazula sinisten... Oso burugogorra izan zara beti... Ez dut nik bakarrik esaten... Jende askok esana da! Baina, zure belauneko kontu hori hormonala da, hor-mo-na-la!
ABEL: Ba hormonala izango da bai! Izan ere, badakizu noraino nagoen zure txorakeria guztiekin? Ba potro...!!!!
AZALPENAK:
«Zientzialariengatik frogatuta dago» edota «Nire medikuarengatik esana da» esaldiak ez dira egokiak euskaraz. Horien lekuan, «Zientzialariek frogatuta dago» eta «Nire medikuak esana da» erabiliko dugu.
KERMAN: Tira, Abel. Belaunean mina badaukazu hobe duzu deskantsatu. Etxeraino lagunduko dizut, ados?
ABEL: Ondo da... Baina ez berriro hasi hormona kontu horiekin, bestela...
KERMAN: Ez, ez... Gaia aldatuko dut. Badakit! Noiz aurkeztuko didazu zure neska?
ABEL: Kerman...
KERMAN: Ez duzu inoiz Bilbora ekarri! Gernikaraino etorri beharko dut hura ikusteko...
ABEL: Kerman...
KERMAN: Oso polita omen da! Tatianak esana da hori!!! Eta badakizu Tatianak...
ABEL: Kerman! Banandu egin gara! Eta orain ez daukat neskatan ibiltzeko gogorik, egia esan...
KERMAN: Ez daukazula neskatan ibiltzeko gogorik? Mmmmm... Horrek muskularra izan behar du... Zientzialariek frogatuta dago! Euskal zientzialariek egindako ikerketa da gainera! Telebistan esan zuten aurrekoan. Izan ere, ez dago Houstoneraino joan beharrik zientzialari onak topatzeko...
ABEL: Baina, Kerman! Zelan izango da ba gauza muskularra? Agian hau... Ba, hormonala izango da!
KERMAN: Hormonala? Abel! Nola gustatzen zaizun zuri bazterrak nahastea...
ABEL: Bai, noski. Eta hori ere hormonala izango da! Edo muskularra!
KERMAN: Ez, hori genetikoa da! Ez dauka konponbiderik! Psikologoek esana da!
AZALPENA:
Sasi medikua ere badela erakutsi digu gaurko saioan Kermanek. Lehen zatian, gogorarazi dizuegu lekua adierazteko «Noraino» kasua erabiltzen dugula. Beraz, «Gernikaraino» edota «Lekeitioraino» esango dugu. «Gernikara arte» eta «Lekeitiora arte» formak, berriz, baztertu egingo ditugu.
Bestalde, «Zientzialariengatik frogatuta» edota «Nire medikurengatik esana da» tankerako esaldiak okerrak direla ikusi dugu. Horien lekuan, hortaz, «zientzialariek frogatuta» eta «nire medikuak esana da» esango dugu. Hauxe gaurko ikasgaia lagunok, zuek badakizue: honekin edo harekin, baina egin!

Docuthèque
01-04-2011
16497219
7648