Docutec
Kerman mintzalagun bila. Futbol txapelketa
Kermanek futbol-talde bat osatu nahi du lankideekin, baina kostatzen ari zaio.
Egiturak:
- -rik eta -ren bat beti mugagabean deklinatu behar dira.
- Ez nahastu antzina eta aitzin.
Transcription:[+]
Transcription:[-]
NAIARA: Listo, Kerman. Argazkiak inprimatzea besterik ez zait falta. Horrekin txostena prest izango dugu.
KERMAN: Ondo da. Nik orain bilera batera sartu behar dut. Deiaren bat badago, utzi ohartxoa. Ados?
NAIARA: Ados.
IÑAKI: Aupa! Ikusi al duzue hor goian jarri duten oharra?
KERMAN: Ez. Ni igogailuan egon naiz, baina ez dut oharrarik ikusi.
IÑAKI: Ba, enpresa arteko futbol txapelketa antolatu dute industrialdean eta Johnson Consultingekoek sekulako ekipoa daukate.
KERMAN: Nola dakizu zuk hori? Barkatu, Iñaki, nahi al duzu kafearik?
IÑAKI: Bai. Ebakia, mesedez. Bueno, ba, Johnson Consultingekoekin topo egin dut igogailuan eta barre egin didate guk futbol talderik ez daukagulako.
KERMAN: Guk ez daukagula futbol taldearik? Edukiko ez dugu ba! Eta sekulakoa, gainera.
IÑAKI: Egia da, Kerman. Guk ez daukagu futbol talderik.
KERMAN: Ez geneukan, baina oraintxe bertan sortuko dugu bat. Johnson Consultingeko harroputz horiek ez daukate lotsarik. Hooligan hutsak dira, hooliganak!
Azalpena:
Adi egon, partitiboa (-rik) eta "-ren bat" egiturekin beti mugagabean deklinatuko baititugu. Horrenbestez, "deiren bat badago" edota "ez dut oharrik ikusi" esango dugu. "DeiAren bat badago" eta "ez dut oharrARik ikusi" formak, aldiz, baztertu egingo ditugu.
NAIARA: Hurrengo zubian jai hartu behar al duzu?
IÑAKI: Ez nik Pazko astea hartu dut jai
KERMAN: Kartela prestatu dut, jendeak izena eman dezan! " enpresa arteko futbol txapelketa industrialdean. Defenda itzazu gure enpresaren koloreak"
IÑAKI: Kerman, gure enpresan inork ez daki futbolean
KERMAN: Bai ba! Antza denez, aitzina sekulako futbol taldea zegoen enpresan. Partida guztiak irabazten zituzten.
IÑAKI: Nola dakizu zuk hori?
KERMAN: Enpresako beteranoekin egon naiz hizketan. Gogo handiz daude. kartela ipintzera noa. Hemen jarriko dut, kar, kar, kar.... Kafe-makinaren antzinean. Lankide guztiek ikusiko dute horrela.
IÑAKI: Zaude Kerman! Enpresako beteranoekin?
KERMAN: Bai. Gregorio, Joxemiel eta Florentziorekin. Florentziok Athletik-ekin jokatzen zuen aitzina. Eta Joxemielek Real Union-en, aurrelaria zen, antzinean jokatzen zuen. Horiek ziren ostikadak Joxemielek ematen zituenak! Hortzik gabe utziko ditugu Johnson Consultingeko defentsa guztia! Kar, kar, kar...
IÑAKI: Baina, hirurogeitik gora dabiltza horiek!
NAIARA: Bueno, hori ere abantaila da guretzat. Gure jokalariek ez dute hortzik galduko. Izan ere, hortzik gabe aterako dira zelaira.
KERMAN: Kar, kar, kar...
Azalpena:
Kontuz ibili "antzina" eta "aitzin" hitzekin, esanahi desberdina baitaukate. "Antzina" formak "duela urte asko" esan nahi du eta "aitzin", berriz, "aurre". Horrenbestez, "antzina sekulako futbol taldea zegoen enpresan"( duela urte asko) edota "kafe makinaren aitzinean jarri dut kartela" (aurrean), esango dugu.
NAIARA: Aupa, Kerman! Zer, zer zabiltza?
KERMAN: Enpresa honetako langileek ez daukate fundamenturik! Ez da inor apuntatu!
IÑAKI: Agian ez zuten zerrenda ikusiko!
KERMAN: Bai zera! Kafe makinaren aitzinean zegoen eta lankide guztiak pasa dira hemendik.
IÑAKI: Dena den, beteranoak apuntatuko ziren, ezta?
KERMAN: Ez ba! Horiek ez daukate hitzik.
NAIARA: Joxemielek baja hartu du, Gregoriok lunbago dauka eta Prudentzio...
KERMAN: Prudentziok kaka zaharra! Antzina jokalari onak izango ziren horiek, baina gaur egun, lotsarik ez daukate.
IÑAKI: Tira Kerman, ez da horrenbesterako.
KERMAN: Ezetz? Futbol partida igandean da! Zer egingo dut nik orain? Jokalariren bat izango banu, behintzat.
NAIARA: Bueno, ba hitz egin Prudentzio edo Gregoriorekin, ez dakit.
KERMAN: Horiekin hitz egin? Ezta pentsatu ere! Aitzinean banitu sekulakoak botako nizkieke, horixe!
IÑAKI: Naiara, zerbait egin behar dugu
NAIARA: Bai.
IÑAKI: Kerman, akabo zure penak! Zure ekipoa!
NESKAK: Sorpresa! Ekipo!, ekipo!, ekipo!
KERMAN: Ene! Gregorio, Prudentzio, Joxemiel!
Azalpena:
Lankideekin futbol talde bat osatu nahian ikusi dugu gaur Kerman. Lehen zatian, esan dizuegunez, "-ren bat" formarekin eta "-rik" kasuarekin mugagabea erabiliko dugu. Hortaz, "jokalariren bat izango banu futbol taldea egingo nuke" edota "lagun horiek ez daukate hitzik" esango dugu.
Bestalde, "antzina" eta "aitzin" hitzekin nahastu zaigu gure lagun xelebrea. Gogoan izan "antzina" "duela urte asko" esateko erabiliko dugula. Eta "aitzin", berriz, "aurre" adierazteko. Hortaz, "antzina jokalari onak ziren horiek" edota "kafe makinaren aitzinean jarri dut kartela" esango dugu. Hauxe gaurko ikasgaia, lagunok. Zuek, betikoa, honekin edo harekin, baina egin!

Intéressant pour vous
Docuthèque
08-04-2011
16497192
4912