detalle dokuteka-generico-fitxa

Hil ondorengo faktura

"Hiltzea oso garestia da", entzuten da non-nahi. Baina benetan horren garestia la da? Eta, hala bada, zergatik? Zehatz-mehatz jakin nahi izan dugu zenbat kostatzen den.

Hildakoan ere ez dio uzten batek gastatzeari. Bizitza osoa diruarengatik arduratuta igaro, eta hil ostean ere faktura iristen da etxera. Ehorztetxetik dator. Disgustu bat bestearen atzetik. "Hiltzea oso garestia da", entzuten da non-nahi. Baina benetan horren garestia la da? Eta, hala bada, zergatik? Zehatz-mehatz jakin nahi izan dugu zenbat kostatzen den, eta Hernaniko Orbegozo ehorztetxera jo dugu aurrekontu eske.

Ehorztetxera iritsi, eta galdera egin dugu. Zergatik da hiltzea horren garestia? "Gure zerbitzua ez da oso garestia. Arazoa da gehigarri ugari dagoela. Hau da, eskelak, loreak, tanatorioa... horiek igotzen dute asko prezioa. Faktura atalka aztertuz gero gure zerbitzu esklusiboak ez direla horren garestiak ikusiko luke jendeak", azaldu digu David Orbegozok.

Izan ere, egungo gizartearen kontsumorako joera alor guztietara zabaldu da, baita hiletetara ere. "Orain hamar urte oso ezberdina zen. Hildakoa etxean hiltzen bazen, bertan edukitzen zuten, eta handik hilerrira eramaten zen lurperatzera. Asko jota, lore sorta bat ipintzen zitzaion. Ez eskelarik, ez tanatoriorik... eta, noski, azken prezioa merkeagoa zen", gaineratu dute ehorztetxekoek.

  • Eskela: Aukeratutako egunkariaren eta zutabe kopuruaren arabera, asko aldatzen da prezioa. 222-1.780 euro.
  • Loreak: Hildakoa errausten denean ez da lore kororik ipintzen. Hileta tradizionaletan koroak ipintzea da ohikoena. Koroa 160 euro ordaintzen da.
  • Kutxa: Forma, kolore eta material askotakoak daude. Errausteko sinpleagoak aukeratzen ditu jendeak. 500 euroko kaxak badauden arren, 5.000 eurokoak ere aurki daitezke.
  • Tanatorioa: Gero eta gehiago eskatzen da zerbitzu hori. Egun erdi edo osoa erabiltzeagatik 240 euro ordaintzen da.
  • Lurperatzea: Herri batetik bestera asko aldatzen da zerbitzu hori. Horma-hobiak Hernanin 268 euroko prezioa du. Errenterian, berriz, bikoitza baino gehiago: 600 euro.
  • Erraustea: Errauste zerbitzuaren prezioa errausteko tokiaren araberakoa izaten da. Erdibideko prezioa 300 eurokoa da.
  • Hauts kutxa: Izugarrizko aukera dago. Liburu formakoak, itsasora botatzeko ekologikoak, gainean eramatekoak... 40 eurotan hasi eta 500 arte.
  • Oroigarriak: Aukerako zerbitzua da. Hileta egin eta egun batzuetara banatzen dira. Batzuek argazki muntaiak egiten dituzte; baserriarekin, esaterako.

Horiek dira eragiten dutenak, batez ere, azken prezioan. Baina horiei guztiei finkoagoak izan eta ordaindu beharrekoak diren beste hainbat batu behar zaizkie:

—     Dokumentazioaren tramitazioa: Hau izaten da betetzen den lehen pausoa. Hor jasotzen dira datu guztiak.

—     Hil kapera: Hildakoan gorpua etxean edukitzen denan ipintzen da.

—     Zetazko abitua: Ehorztetxeak hildakoari ipintzen dion jantzia da. Hala ere, familiak bere jantziak ipintzea aukera dezake.

—     Gorpua atontzea: Beti egiten da.

—     Sinadura mahaia: Eliza atarian ipintzen da.

—     Hormarako eskelak: Herrietan jartzen da bakarrik eta ez hiriburuetan.

—     Medikuaren ziurtagiria: Beharrezkoa dokumentua da.

—     Gorpua batzea: Modu naturalean hildakoen kasuan eskaintzen den zerbitzua.

x61pRelaContWAR

Intéressant pour vous



detalle2

Docuthèque

B2
26-10-2005

x61pRelaContWAR

16444322

x61pViewCountWAR

2614

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR