detalle dokuteka-generico-fitxa

Komunean irakurri

Irakasleak goi-mailako euskara jasoan: "orain, komunean irakurriko dugu". Eta, irakaslearen hitzak aditu orduko, hor hartu du ikasle gajo batek komuneko bidea zintzo-zintzo.

PELLO ESNAL

 

Joan den ostiralean, Bilboko Parte Zaharrean jakin nuen zer gertatu zen aurreko astean, Bilbon bertan, D ereduko ikastetxe batean, zazpi urteko neska-mutilen ikasgela batean. Baina, egia esan, Euskal Herriko beste edozein hiritan gerta zitekeen; edo edozein herri edo herrixkatan: Eta hala gertatuko da oraindik ere, zoritxarrez. Nahikoa da egokitzea ikastetxeren bateko gelaren batean irakaslea baino euskal sena handiagoko ikasleren bat.

Kontua da, behintzat, irakurtzen ari zirela Olaia A. S. eta zazpi urteko ikaskideak, bakarka nonbait; eta denak elkarrekin irakurtzeko ordua ere iritsi zitzaiela, irakaslearen iritziz.

Badaezpada ematen ditut ikaslearen izena eta bi deituren lehen letrak, inork pentsa ez dezan neuk asmatutako gertaera-edo kontatzen ari naizenik. Ikastetxearen izena eta irakaslearena ere eman nitzakeen zehatz-mehatz, baina nire asmoa ez da inor salatzea; eta, are gutxiago, inoren aurka harrika hastea, gu ere bekatu bera eginak garenean behin baino gehiagotan.

Ba, Bilboko ikastetxe horretan, ikasleak elkarrekin irakurtzeko ordua iritsi eta halaxe agindu zien irakasleak goi-mailako euskara jasoan:

-Orain, komunean irakurriko dugu.

Eta, irakaslearen hitzak aditu orduko, hor hartu du ikasle gajo batek komuneko bidea zintzo-zintzo, euskal sena gidari eta liburua eskuetan. Ikaslea hazixeagoa izatera, Xabier Leteren maila goreneko bertso hura ere izango zukeen bidelagun, seguruenik: Aurrean papera ta atzean papera

Periodikoa leituz ilustratzen gera kantatuz jarraitu beharko dugu umorez. Kontua da umorea ez galtzea. Eta senari eustea, ahalik ondoen. Eta hondoen.

x61pRelaContWAR

Intéressant pour vous



detalle2

Docuthèque

B2
02-11-2005

x61pRelaContWAR

16444257

x61pViewCountWAR

2257

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR