detalle dokuteka-generico-fitxa

Etxean hil

Etxean hiltzea eta erietxean hiltzearen arteko alderaketa egiten dute solaskideek. Gainera irrati entzule baten testigantza jasotzen dute, etxean hiltzearen aldekoa da, oso sentibera.

 

 

 

 

 

Irudia: Sabine van Erp, Pixabay

Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

Gonbidatua. Gero, badago beste alderdi bat, ezta?  Igual, nik uste dut, lehenagokoa ez dela ezta ere mitifikatu behar, edo erromantiko, erabat, egin behar. Baina, lehenago, beharbada, humanoagoa (gizatiarragoa) zen hiltzea ere. Zu etxean hiltzen zinen, jaio ere etxean jaiotzen ziren lehenago, gehienak, ezta? Baina hil ere bai, etxean. Orduan, etxean beti, zure inguruko eta zure ahaideez inguraturik zaude; zure lekuan zaude; zure bizilekuan. Eta ez dakit, horrek badu baita ere, ba seguru asko beste alderdiak ere izango zituen, ezta? Baina, alderdi humano bat ere badu. Eta gaur, berriz, ba klinika edo ospitale bateko zera batean, ba, nahiz eta, bisitak izan ba, ez dakit, beste leku batean… Hor bertan ere badago, beharbada, badago aldaketa bat nahiko inportantea, ezta? 

Eta gero, Susana, zuk, lehenago, esaten zenuena, ezta? Beldurra eta hori guztia… Ba nik uste dut baietz, nik uste ba, mundu guztiak diola beldurra, besteak beste, ba duda, duda. 

Esataria 2. Baina ez al dio gaixotasunari gehiago, heriotzari baino gehiago gaixotasunari?  

Esataria 1. Oraintxe dator galdera. Baina bost minutu falta direnean. 

Hizlaria. Bietatik seguru asko, e? Bietatik seguru asko, sufrimenduak… 

Esataria 1. Uste dut, barkatu e, entzule bat dugula… Kaixo, arratsalde on. 

Irrati entzulea. Arratsalde n. 

Esataria 1. Zerbait esan nahi diguzu? 

Irrati entzulea. Bai. Ari naiz entzuten, arreta handiarekin, gainera… 

Esataria 1. Nor zara? 

Irrati entzulea. Maite. 

Esataria 1. Maite, kaixo. 

Maite. Arratsalde on. Beno, ari naiz entzuten, oso arreta handiarekin gainera. Eta atentzio gehiena ematen didana da, entzutea “orain ez dira etxean hiltzen”. Ni herri baten bizi naiz, herri txikia da. Baina, etxean hiltzen dira gehienak!? Niri hamar urtean hiru hil zaizkit, etxean. Azkenekoa orain dela bi urte. Eta nik etxetik atera ditut bere gorputzak. Beno, nik edo apaizak. Oraindik, etxean hiltzen da, eta, gainera, uste dut nik, maitasun handiarekin eta oso kariño handiz aldamenean, munduko maitasun guztia emanez.  

Esataria 1. Hori da Joxe Marik esaten zuena, askoz ere humanoagoa dela.  

Maite. Bai. Bai, bai, bai. Nik beti esan diet egon naizenean klinikan asko tokatu zait ikustea. … hamar urtean hiru joan direla etxetik. Orduan nik esan diet, nik hil behar baldin badut, etxera ekarri. Beti esan diet. Nik etxean hil nahi dut. Nik ez dakit, beste giro bat dauka.  

detalle2

Docuthèque

B2
30-10-2000

x61pRelaContWAR

  • Unzurrunzaga , Agustin
  • Agirre , J.M.
  • Nabaskues , Iker
16437384
0:02:22

x61pViewCountWAR

1992

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR