detalle dokuteka-generico-fitxa

Emakumeen liderazgoa

Iritzi artikulu labur honetako egilearen ustez emakumeak ardura postuetan daudenean gizonek ez bezala egiten dute; emakumeen zuzentzeko modua desberdina eta hobea da.

ANA URKIZA

 

Aurreko astean aurkezpen batean izan nintzen. Aurkezpenaren arduradunak emakumezkoak izan ziren, eta baita, ondotik eskaini ziguten lunch-a antolatu zutenak ere. Ez zela garestiena esan zidaten. Prezio ezberdinetakoak zeudela baina gonbidatu kopurua, ordua eta aurrekontua kontuan izanda, eskaintzen ari zitzaizkigun hura kontratatzea erabaki zutela. Harritu egin ninduen konfidentziak. Hurbilagokoak sentitu nituen antolatzaileak, eta nolabait, aurkeztu berri zuten proiektuaren parte sentitu.Berriki, ostera, Arantza Etxaniz-ek Mundaiz aldizkarian (64. zenb.) argitaratu duen «Berdina al da emakume eta gizonezkoen liderazgoa?» lana irakurri dut eta lunch-ean egin zidaten konfidentziarekin uztartu ahal izan dut.

Aipatu lan honetan, emakumeen liderazgoa berezia dela aipatzen da. Gizonezkoarenarengandik ezberdina.

Etxaniz-ek egindako ikerketaren arabera, emakumeak eraldatzaileagoak dira. Hauen liderazgoa ez da pasiboa, ez eta "laissez-faire" edo "utzi egiten" delakoan oinarritzen. Emakumeak besteengatik gehiago arduratzen dira eta ahalegin "extrak" egiteko joera handiagoa dute gizonezkoek baino.

Emakumeak, normalean, oso gustora daude daukaten lanarekin eta lortu duten mailarekin, baina ez dute aspiraziorik gorantz egiten jarraitzeko. Nahiago dute beren lana hobetu eta disfrutatu. Argi daukate, euren lanean eraginkorrak direla oso eta besteek ere hala ikusten dituztela. Emakumearen lehentasuna, lehenik eta behin, bere familia da, eta gero, oreka lortzea bere lana eta bizitza pertsonalaren artean. Bizitza pertsonalaren atari honetan, hala ere, emakumea ahalegin berezia egiten ari da bere "izaera soziala" zehaztu eta jareinsteko.Emakumearen zuzentzeko modua parte hartzailea da, pertsonei orientatua; eta oinarrizko baloreak autonomia eta ardurakizuna ditu. Enpresari zera aportatzen diola uste du: sentiberatasuna, intuizioa, entzuteko ahalmena eta ikuspegi orokorra.

Serranoren aipu batekin bukatuko nuke Arantzaren lan honek jasotzen duena: «Emakumea bere kontzientzia eta barne-borroka da. Emakumea bere utopiaren historia da».

x61pRelaContWAR

detalle2

Docuthèque

B2
16-01-2003

x61pRelaContWAR

16418054

x61pViewCountWAR

2815

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR