Gela digitalak: etorkizuneko ikasgelak

Miramon Parke Teknologikoan teknologikoki Europako gelarik aurreratuena den gela digitala estreinatu da. Eskaintzen dituen aukerak ikusteko, Txiletik emango den klase bat jarraituko dugu Donostiatik, baina ikasleak Txilen eta Suedian egongo dira. Klasea Eduardo Perez irakasleak emango du. Bera da gela hauen garapena bultzatu duen ikertzailea. Badira urte batzuk Txilen eta Suedian horrelako gelak prestatu direla. Baina Donostiakoari aurrerapen teknologiko gehiago erantsi dizkiote.

Klasea emateko, irakasleak ez du ohiko ikus-entzunezko erremintarik, ez du arbelik, ez du gardenki-proiektagailurik ere. Aldiz, gela hauetan, idazteko, arbel digitala dago, eta, dokumentuak erakusteko, ordenagailua. Arbel digitalean dokumentuaren zatiak azpimarra ditzake irakasleak, edo oharren bat idatzi, eta, klasea amaitzen denean, dokumentuan egin diren aldaketa guztiak beren ordenagailuetan zuzenean jasotzeko aukera izango dute ikasleek. Horrela, nahi ez badute, ez dute apunterik hartu behar.

Irakaslea aurrean ez izateak ez du galarazten irakasleak dituen objektuak erakustea. Objektuak erakusteko, kamera berezi bat dago. Irakasleak ikasleei erakutsi nahi dien objektua bertan jarri, eta sistemak irudi hori bidaliko du ikasleek ikus dezaten. Kasu honetan, telefono mugikor bat du.

Orain arteko bideo-konferentziak dituen aukerak hobetu ditu gela honek. Irakaslea ikusteaz gain, gelan dagoen norbaitek parte hartuz gero, pertsona hori ikusteko aukera ere izango da. Bideo-konferentziak egiteko gela honek ematen dituen aukera guztiak bideo-konferentziarik egin gabe ere baliagarriak dira, hau da, Miramondik kanpora atera gabe egiten diren ekintzetan ere erabil daitezke. Erabilera asko izan ditzake gela honek, enpresa munduan edo irakaskuntzan besteak beste. Gela digitala Donostiatik mundura irekitzen den leiho moduan definitzea gustatzen zaie sortzaileei.


Intéressant pour vous



B2
16-06-2003
16415071
1424