detalle dokuteka-generico-fitxa

Sagardo esperientziak!

Zenbait sagardotegitan bisita eta dastaketa gidatuez gain pakete turistikoak eskainiko dira, eskualdeko turismorako garapen elkarteen eta zenbait turismo-eragileen laguntzarekin.

Momentuz, 10 dira sagardo esperientziak eskaintzen hasiko diren sagardotegiak.

Informazio gehiago, helbide honetan: www.sagardotegiak.com

 

Transcription:[+] Transcription:[-]

Berriemailea.- Urte askotan txotx-aren esperientzia berezia eskaini dute Sagardoegileen Elkartea osatzen duten 50 sagardotegik, baina horietako batzuek beste pauso bat aurrera eman eta sagardo esperientziak eskaintzen hasi dira.
Unai Agirre.- Momentu honetan 10 sagardotegik eman dute lehenengo pauso hau. Gaur egun, orain, 10 sagardotegietatik hirutan daude bisita gidatuak martxan eta gainerako zazpi sagardotegietan urtarriletik aurrera hasiko dira poliki-poliki martxan jartzen, urtarriletik apirila bitartean.
Berriemailea.- Sagardotegi hauetan bisita eta dastaketa gidatuez gain pakete turistikoak eskainiko dira eskualdeko turismorako garapen elkarteen eta zenbait turismo-eragileen laguntzarekin.
Arantza Eguzkitza.- Nik esango nuke sagardoegileok sartzen garela, murgiltzen garela turismo munduan konplexurik gabe.
Berriemailea.- Sagardo esperientziak guztiz ezberdinak izango dira eta garaian garaiko gauzak erakutsiko dituzte.
Unai Agirre.- Sagar-biltzetik hasi, mosto egitetik, produktuaren kata enologoekin katak, bisitak, bestelakoak, inguruarekin lotutako bisitak, sagardoa beste zenbait gauzarekin lotuta (itsasoarekin edo dena delakoarekin), bueno…
Berriemailea.- sagardo esperientziak egitasmoa hasi besterik ez dela egin esan dute. Aurrerantzean, proiektura beste sagardotegi asko gehitzea espero baitute.

 

detalle2

Docuthèque

B1
17-12-2012

x61pRelaContWAR

16363503
01:10

x61pViewCountWAR

4651

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR