detalle dokuteka-generico-fitxa

Behobia-Donostia egiteko elikadura-aholkuak

Behobia-Donostia lasterketa egin behar dutenentzat gomendio praktiko batzuk eman dizkigu Felix Zubiak irratsaio honetan.

Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA.- Hementxe ari gara Felix Zubiarekin hizketan. Gaur elikagaien inguruan gainera solasean, Felix… Eta gomendioak, gomendioak emateko garaia iritsi zaigu; hori bai, kasu honetan agian beste gai bati helduko diogu, ezta?

FELIX ZUBIA.- Bai.

E.- Gomendioak emateko orduan.

F. Z.- Gaur gomendio oso desberdin bat. Datorren, igandez izango da gaur zortzi, Donostiatik Behobiarako lasterketa,

E.- Bai. Egia esan azken aste hauetan herri ezberdinetan…

F. Z.- Bai.

E.- Eta bolada asko ematen ari dira…

F. Z.- …udazkenean asko izaten dira…

E.- Ez da. Ez da kasualitatea.

F. Z.- Ez.

E. - Gainera udako beroak pasa ondoren…

F. Z.- Bai, eta orain neguko hotzak hasi baino lehen.

E.- Bai.

F. Z.- Orduan, lasterketa luze bat egin behar duenak, beno, Behobiatik Donostiakoa aitzakiatzat harturik, hor, gomendio batzuk orduan. Lasterketa baino bi egun lehenago, kasu honetan ostirala izango litzatekeena, ba iluntze horretan gluzido, hau da, karbohidrato asko dituen elikagaia jan: pasta, patata edo antzekoak. Eta larunbat eguerdian, bezperaz, ere bai. Karrera-bezperan eta gauean, iluntzean afari arina egin, ondo lo egiteko. Hau da, depositoa urez bete behar du…

E.- Bai.

F. Z.- Bi egun lehenago, edo bezperan, baina bi egun lehenago afaritan, bezperan, bazkaltzen; gauean lasai. Horrekin batera gorputza ondo hidratatzeko egunean bi litro edatea komeniko litzateke.

E.- A bai? Ondo.

F. Z.- Egunean bertan…

E.- Bai. Nola, nola, jaikitzerakoan zer gosaldu?

F. Z.- Hori da. Normalean lasterketa baino hiru edo lau ordu lehenago gosaltzea komeniko litzateke…

E.- Beraz, goiz egun horretan.

F. Z.- Goiz. Goiz. Eta  hor ere karbohidrato dezente dituztenak, eta txandakatuz, karbohidrato mantsoak, adibidez, ogia, karbohidrato azkar samar batekin…

E.- Edozein, txokolatea…

F. Z.- Txokolatea edo mermelada izan daiteke aukera egoki bat. Eta behin karrera hasi dugunean karreran zehar jatea ez da komeni, baina bai ura eta azukrea daramatzaten likidoak edatea.

E.- Ez da kasualitatea…

F. Z.- Bai…

E.- Askotan estilo horretako lasterketetan…

F. Z.- … edariak…

E.- …jartzen dituzte, ematen dituzte…

F. Z.- Hori da.

E.- Eta edariak…
 
F. Z.-… edaten joateko. Ikusten ditugunean, eta egarririk izan gabe, edaten joateko. Eta gero, erritmoa, erritmoa, lasterketa batean ez du erlojuak ematen, erritmoa bihotzak ematen du. Orduan, batzuetan baldintzak ez dira egokienak, bero handia egiten baldin badu, hezetasuna handiena egiten badu…

E.- Bai.

F. Z.-Ez erlojuaren arabera joan, bihotzaren arabera joan. Bakoitzak ezagutu dezala bere erritmoa zein den, erritmo egokiena zein duen, eta erritmo hori mantendu baina pultsazioen arabera; hortik gora baldin badoa, bero-kolpe bat izateko arriskua daukagu, eta osasun… edo gaizki bukatzeko bazterrean erorita, edo jota.

E.- Bai.

F. Z.- Orduan erlojuari begiratu beharrean, norberak ezagutu dezala bere erritmoa, eta erritmo egokia jarraitu dezala.

E.- Horrek emango dio ideiaren bat, ezta?

F. Z.- Eta iristen lagunduko dio.

E.- Um. Garrantzitsua. Eta ondo iristen.

F. Z.- Hori da. Eta ez, ez jota iristen.


 

x61pRelaContWAR

detalle2

Docuthèque

B1
07-11-2012

x61pRelaContWAR

16362686
00:02:52

x61pViewCountWAR

6656

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR