detalle dokuteka-generico-fitxa

Auzitegi Konstituzionalak babestu egin ditu gay eta lesbianen ezkontzak

PPk jarritako helegitea atzera bota, eta homosexualen ezkontzak babestu ditu Espainiako Auzitegi Konstituzionalak

Pozik agertu dira gay eta lesbianen kolektiboak, nahiz eta erabakia oso berandu etorri dela azpimarratzen duten.

 

Transcription:[+] Transcription:[-]

Iñigo Lamarka izan da auzitegi konstituzionalak gaur hartuko duen erabakiaz lehen hitz egin duenetako bat. Ez du zalantzan jartzen auzitegiak Alderdi Popularraren helegitea atzera botako duela, berdintasun-eskubidea konstituzioan dagoelako. Ezkontza hauen kontra joatea, hori bat konstituzioaren kontrakoa dela, Lamarkaren hitzetan.
Iñigo Lamarka.- Inkonstituzionala zen kode zibila erreformatu baino lehenagoko egoera; alegia, sexu bereko bikoteak ezin ezkondu ahal izatea. Hain zuzen ere, ukatu egiten zitzaien konstituzioak onartzen zuen eskubide bat.
Dena den, zazpi urte erabaki honen zain egotea gehiegi dela uste du.
Gehitu, gay eta lesbianen elkarteko kideak ere pozik agertu zaizkigu: behingoz, ezkontza homosexualak konstituzioak babesten dituela argi geratuko delako, baina alde ezkorra ere erakutsi digute. Alderdi Popularrak, helegitea kentzeko aukera galdu duelako.
Serguio Iñiguez, Gehituko ordezkaria izateaz gain, zazpi urte daramatza ezkonduta eta berak ez omen du sekula pentsatu PPren helegiteak aurrera egingo zuenik. Hala balitz, bere ezkontza era alegalean geratuko litzateke.
Azken zazpi urteetan ezkondutakoen egoera ez litzateke aldatuko, baina beste inor ezin izango litzateke ezkondu.


 

detalle2

Docuthèque

B2
07-11-2012

x61pRelaContWAR

16362677
01:13

x61pViewCountWAR

3488

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR