detalle dokuteka-generico-fitxa

Irakurle-taldea ekimena

Badira bost urte Legazpin Irakurle-taldea ekimena martxan jarri zela, arrakasta handiz. Irakurzaletasuna bultzatzeko proiektu honen historia eta nondik-norakoak azaltzeko eskatu diogu Gurutze Arrietari.

Zer da Irakurle-taldea?

Euskaraz irakurtzeko gogoa duten herritarrek osatzen dute Irakurle-taldea. Batzuk euskara-ikasleak dira, beste batzuk irakasleak, udaletxeko langileak, gurasoak, gazteak, helduak… Herritarrak denak, azken batean.

Euskaraz irakurri nahi dutenen arteko lotura sortu eta elkarren lagungarri izatea da ekimenaren helburu nagusia. Horretarako, denen esperientzia da baliagarria. Batek irakurri eta horren inguruan egin duen balorazioa beste askorentzat da baliagarria eta erreferentzia. Euskaraz irakurtzeko liburuak aukeratzerakoan noraezean ez ibiltzeko laguntza eskaini nahi du Irakurle-taldeak, eta horren ondorioz euskaraz irakurtzeko zaletasuna sustatu eta zabaldu.

Taldearen helburu nagusiak

•Irakurtzeko zaletasunaren barruan euskarazko liburuak ere kontuan hartuak izan daitezen oinarriak jarri.
•Euskarazko literaturaren inguruko ezagutzak zabaldu, idazleen izenetan eta liburuen izenburuetan erreparatuz.
•Idazleen idatz-joerak ezagutzeko bideak ezarri, bai estilo aldetik, bai gai aldetik ere, aurrerantzean liburuak aukeratzeko lagungarria izan dadin.
•Itzultzaileen lana baloratu eta gogoko itzultzaileak identifikatu.
•Taldekideak ezagutu, taldea utzitakoan ere, liburuei buruz hitz egiteko kideak izan ditzaten.
•Euskaraz irakurtzeko liburuen gomendioak eman eta jaso.
•Euskaraz irakurtzeko liburuen katalogo bat osatu, literatura maila eta hizkuntza mailak kontuan hartuz.
•Idatzizko zein ahozko adierazpena hobetzeko beharra dutenak horretaz sentsibilizatu.
 


Izena emateko modua

Edozeinek eman dezake izena taldean, legazpiarra izan ala ez izan, 18 urtetik gorakoa izatea da baldintza bakarra.
Dohainik da taldean parte hartzea. Eskatzen den baldintza bakarra zera da: liburuak behar bezala zaindu eta dagokionean entregatzea eta urtean bi edo hiru liburu irakurtzea (hirukoa baita bataz bestekoa).


Mezu baten bidez egin daiteke eskaria: euskaltegia.le@legazpi.net edo garrieta@legazpi.net helbidera mezua bidaliz.


Legazpiko Udaleko Euskara Zerbitzuan, Legazpiko Udal Euskaltegian zein Legazpiko Udal Liburutegian ere eman daiteke izena.


Izena emateko, datu pertsonalak, telefonoa eta helbide elektronikoa ematea besterik ez da eskatuko.


Helbide elektronikoa ematen dutenek bakarrik izango dute HABEren IKASTEN orrian sartzeko aukera, hori eskatzen baita orria erabili ahal izateko. Eta IKASTEN orrian izena emanda daudenek baino ez dituzte jasoko zuzenean helbide elektronikoan taldekideen iritziak, horrelaxe baitago egituratuta sistema.
 


IKASTEN
 

Hauexek dira IKASTEN plataformako IRAKURLE-TALDEA ikastaroan aurkituko dituzuen edukiak:
 

Liburuei buruzko iritziak
Batek idazten duena guztioi iristen zaie posta elektronikoz.

Itzulpenari buruzko iritziak
Askoz ere itzulpen gutxiago irakurtzen baita, normalean zailagoak izaten dira.

ZingiZango taldearekiko lotura
Legazpiko kultura taldeak bideratzen dituen ekimenen berri emateko.

Literatur ekimenak
Euskal Herrian izaten diren literatur ekimenen berri emateko atala.

Lehiaketak
Taldean antolatzen ditugun lehiaketak bideratzeko atala.

Liburu-azokak
Garaian garaikoak Durangokoak eta Legazpiko azoka txikiak ere lekua dute atal honetan.

Segidan ikusgai duzun bideoan Gurutze Arrietak informazio honen guztiaren laburpena egingo digu.

Transcription:[+] Transcription:[-]
GURUTZE ARRIETA.- Beno ba, irakurle-taldea sortu genuen duela bost bat urte Legazpin. Eta, beno, horri buruz pixka bat hitz egitera etorri naiz gaur. Kontua da egin genuela behin, urte batean, tailer bezala edo, ba, trebetasunak lantzeko tailer txiki bat, hizkuntz tailerra deitu geniona. Eta beno, ba hor herritarrak, ikasleetatik aparte, ba txertatu ziren legazpiko hainbat herritar, eta horiekin ba ikusten genuen euskaldun izanagatik ere ba ez zutela irakurtzen, eta pena hori bazeukatela, eta zailak zirela liburuak, eta beno, ateratzen diren kontuak, geletan eta. Eta, beno, esan genuen: "ba beno, egingo dugu talde bat, eta osatuko dugu eta, irakurtzeko eta, aholku moduan emango ditugu izenburu batzuk eta". Eta hasi ginen horretan eta, ba beno, ba gustura jendea. Eta horiek izan ziren beharbada abiapuntu bezala hartu genituenak. Tartean bazegoen jubilatutako emakume bat, ba beno eskaini genion liburu bat, eta, ez zuena behin ere irakurri libururik euskaraz, eta jo, ez zuela uste sekula irakurriko zuenik ere. Eta, eta oso-oso pozik zegoen, hasieran liburu bat eman genion, Amaren eskuak, eta Karmele Jaiorena, eta oso tristea zela, eta hori ez zitzaiola gustatzen, eta jolin, baina beno, beti gainean egonda, ba, "zuk irakur ezazu", eta hor nobio bat ateratzen da, eta hortxe bai engantxatu zen, eta ikusi genuen bakoitzari berea eman beharra zegoela. Jende-mota desberdina zegoela taldean, ez zegoela, ez euskara-maila aldetik, ez izaera aldetik edo perfil aldetik… denak ez direla berdinak… Eta orduan, normalean beste herrietan izaten den irakurle-txokoetatik desberdin antolatu genuen. Eta honetan, egiten genuena izan zen, ba pixka bat ikusi zein motatako jendeak eskatzen zigun liburua, eta horren araberakoa aholkatu. Klaro, gero ikusi genuen interesgarria zela ez bakarrik ikasleentzat, ba herritarrentzat ere interesgarria zela, eta ireki egin genuen, ba herrira begira. Herriko liburutegiarekin egon ginen, eta han ere komentatu genuen, eta ireki egin genuen. Eta egia esan, ba, ba hirurogehi bat lagun gerturatu ziren irakurle-taldera. E, horietatik asko… guk daukaguna da, irakurle-taldeak ez du, ez da elkartzen beste talde batzuk elkartzen diren bezala ba hilean behin, edo astean behin edo. Ez gara elkartzen. Hasi ginen elkartzen, baina, ba hori, ba jende oso desberdina, ordutegiak direla, ez zegoen elkartzeko modurik. Eta orduan hori alde batera utzi genuen. Egin genuena izan zen, e, Ikasten plataforman ba sortu genuen ikastaroa, eta hor, ikastaroa deitzen zaiona, ba hor elkartzeko lekutxo bat. Eta hor sartu genituen irakurle, e, ira, ira, liburu guztien, esku artean ibiltzen genituen liburu guztien izenburuak, eta bakoitzak zeukan ba, e, foro baten bidez, liburu bat irakurriz gero, ba hor bere iritzia emateko aukera. Guk… oso iritzi sinpleak eta beno, bakoitzari liburuak, e, ez dakit, hausnarketan edo sentimendu aldetik, edo, ba, batzuk literatura aldetik... Baina gehienbat gustatu zaien, edo euskara-mailaren aldetik… libre da bakoitzak ze mailatako balorazioa egin. Ba hor, egia esan, 60 horietatik hasieran gehixeago, baina gero, jendeak ez du gustura idazten, eta askori kosta egiten zaio iritzia idatziz ematea. Baina gu han bertan gaudenez, ba guri ematen digute balorazioari buruzko, ba elkarrizketa txiki bat, bi minutuko zerbait, ba pixka bat ez dakit animatzeko, edo beno, kontuan hartzeko balorazioa, eta guk jasotzen dugu beste datutegi batean. Eta horrekin ba badauzkagu hainbat libururi buruzko iritziak. Guri gehien gustatzen zaiguna da jendean idaztea, ze hori bertan geratzen da, eta guztiek, taldeko guztiek jasotzen dute beren korreo arruntean. Beno, askok, etortzen direnak: "ba jo, irakurri dut, halakoak bidali zuen iritzia eta gustatu zait, eta nik ere irakurri dut, eta bere iritzia ematen du", Eta ikusten dugu horrek ere animatzen duela, ba beste batzuk irakur dezaten. Gainera, ba askotan ezagunak ere badira, "eta jo, Monikak idatzi du ez dakit zer, edo besteak ez dakit zer, eta horrek irakurri badu nik igual ere bai." Ba, beno, horrek ere animatzen du ba irakurtzera. Egia esan, oso-oso esperientzia polita izan da, izan da, eta da. Aurrera jarraitu dugu; orain ere aurrean, aurrera eramaten dut, e, egitasmo hau. Eta igual, e, azpimarragarriena da hori, ezta?, jendeak ez duela erraztasunez idazten, ez duela e, ohiturarik, eta guk hori eskertzen dugu batez ere. Ba gehienbat horrexegatik, guztioi iristen zaigulako, eta guztiontzako baliagarri izaten delako besteek emandako iritzia. Gero tartean, ba horri hori pixka bat dinamizatzeagatik, ba sartzen ditugu ba iragarki, oi igarkizun-lehiaketak, eta beno, ba literatura aldetik, edo, edo kultura aldetik herrian, herrian diren ekitaldiak, edo Durangoko Azoka denean, ba horri buruzko erreferentziak, edo ba holako beste, edo ondoko herrian baldin badago ba irakurle-taldeak sortu duen e, antolatutako elkarrizketaren bat, ba horri buruzko zerbait, eta horiek ere sartzen ditugu. Gehien dinamizatzen zuena, nik uste dut zela ba hori iragarki, iragarki, igarkizunen lehiaketa hori. Bidaltzen genuen igarkizun bat astero, eta erantzunen artean, gehien erantzuten zuten, erantzuten zuenarentzat ba bi, liburutxoren bat edo horrelako sariren bat. Eta gero beste lehiaketa bat izan da, e, hiru libururen iritzia idatziz ematea. Eta hor lehiaketa egin beharrean egiten duguna da, zozketaz, ba ikusita, oso maila desberdinetako jendea dagoela, eta batzuk, oso, ba balorazio landua idazti dezaketen moduan ba beste batzuk erraz-erraza, baina guztiei ba aukera emate arren, ba egiten dugu zozketaz hartu bat, eta horrentzako ba, bi lagunentzako afaritxoa e, opari. Eta beno, ba, oso gustura gabiltza eta gustatuko litzaiguke ba, animatzea eta jendeak parte hartzea orri honetan. Zenbat eta jende gehiagok parte hartu, ba orduan eta baliagarriagoa izango litzateke guztiontzat, eta besterik gabe, gonbitea egingo nuke hemendik, ba parte hartu, ez du, ez da baldintzarik eskatzen. Guk eskatzen duguna da, eskatzen dugu, gero betetzea beste kontu bat da, urtean zehar hiru liburu gutxienez irakurtzea. Media hor dagoelako. Batzuek irakurtzen dituzte hamar, beste batzuek bi, eta beste batzuek hogeita bost. Batzuk dira e, beno, ba amorratuak, ezta? Baina beno, hiruko media bat gustatuko litzaiguke guztiek irakurtzea, eta beno, herrikoak ez direnek ere hartu dezakete parte. Horiei eskatuko genieke hiru liburu horiek irakurtzeaz gain, ba beharbada animatzea, ba idatziz bidali dezaten balorazioa.

detalle2

Docuthèque

B2
17-10-2012

x61pRelaContWAR

16362386
07:24

x61pViewCountWAR

7497

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR