detalle dokuteka-generico-fitxa

Krisiari aurre egiteko irtenbideak

Krisi-garaian bizi gara, ez dira garai alaiak. Baina aukerez betetako sasoia ere izan daiteke; esate baterako, enpresa berriak sortzeko.

Gakoa jendearen premiei erantzutea omen da, horretan asmatu behar.

Horren adibidea da sortu berri den enpresa nafar bat. Bertako partaide batekin  hitz egin dute Euskadi Irratikoek.

Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

Enpresa berriak

ESATARIA.- Krisi-garaia, krisi-garaian bizi gara, esan beharrik ere ez dago, baina beno, aukerez betetako garaia ere izan daiteke, ezta? Ona izan daiteke, ba esate baterako, enpresa berriak sortzeko. Ba jendeak dituen premiei erantzutea omen da gakoa, eta ongi asmatuta, ba krisialdi horretarako une aproposa izan daiteke. Horren adibidea da Jeisy.com enpresa nafarra. Xabi Gartzia enpresa horretako kidea da, eta azaldu digu nola egiten duten lan. Begira nola egiten duten. Produktu baten izena eta prezioa ematen diezu, esate baterako, telebista baten izena eta prezioa eta enpresa honek merkeago eskaini eta gainera etxera eramaten dizute telebista hori hirurogeita hamabi orduko epean. Entzun, entzun, Xabi Gartziak azalduko digu eta Jeisy.com enpresan nola egiten duten lan.

XABI GARTZIA.- Zuk erabakita daukazunean zer erosi, bai?, ikusiko duzu kristoren aukera, telebista bat denda batean, prezio jakin batetan… Orduan, guri bidaltzen diguzu produktu hori zein preziotan eta non ikusi duzun eta guk egiten duguna da bilaketa bat gure kontaktu eta banatzaileen artean prezio hori behera jaisteko, eta etxera bidaltzen dizugu gure prezioa onartuz gero.

E.- Baina zein produktu bilatzen ote dute merkeago? Ba Xabi Gartziak esan digunez, edozein produktu, e? Baina hori bai, 400 euro baino garestiagoak izan behar dute produktu horiek.

X. G.- Edozein produktu bai. Jendea askotan etortzen da pues telebistarekin, ordenagailu eramangarriekin, mobilekin, baina era guztietako produktuak aurkitu ditugu prezio hobean.

E.- Ba, beno ba, Iruñean sortu dute enpresa berri hori, duela sei hilabete sortu zuten, eta ondo doa, e?, joan den asteartean bulego berriak inauguratu zituzten eta.   
 

detalle2

Docuthèque

B1
05-10-2012

x61pRelaContWAR

16362215
00:01:53

x61pViewCountWAR

6202

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR