Docutec
Hizkuntzaren trebetasuna
David Romtvedt-ek espainiera, frantsesa eta portuges pixka bat dakizki, baina hizkuntza hauek ikastea hutsa izan zen euskara ikasten egiten ari den ahaleginarekin konparatuta.
Jatorrizko testua: The genius of the language, Jennifer Burden (erredakzioan itzulia/moldatua)
Romtvedt Eusko Jaurlaritzak martxan duen egitasmo bati esker ari da euskara-eskolak jasotzen 2010eko irailaz geroztik.
“Eskolak jasotzeko erabakia hartzeko garaian eragin handia izan zuen nire emaztearen familiak, euskalduna baita” dio Romtvedt-ek. “Horretaz gain, nire herriko euskal dantzarientzat musika jotzen dut. Egin nahi nuen zerbait zen.”Romtvedt-ek bere herriko Big Horn Basque Club-era (Euskal Etxea) jo zuen euskara ikastera. Ipar Ameriketako Euskal Erakundeen (ingelesez, North American Basque Organizations, NABO) partaide da Euskal Etxe hau.
Eskoletako ikasleak onartu ala ez Eusko Jaurlaritzaren esku dago.
“Eskoletara joaten ez bazara, Euskal Etxeak ordaindu behar du ikastaroa” dio Romtvedt-ek. “Ikastaroa bukatzen baduzu, berriz, ez dago gasturik. Bukatzeko dagoen pizgarria da.”
2011ko martxoan Lazkaora joan zen Romtvedt, hiru asteko iraupena zuen ikastaro trinko batean parte hartzera. Joan aurretik, urduri samar zegoela dio Romtvedt-ek-ek. “Nire lagun euskaldun batek esan zidan, “Azkenean, nor garen ulertzen hasiko zara””
Estatu Batuetara itzuli zenean, esan zuen ikastaroa oso trinkoa izan zela, egunero sei ordu ematen baitzituen ikasgelan eta handik kanpo makina bat ordu etxerako lanak egiten, baina oso ondo pasatu zuela.
“Ikaragarria iruditzen zait euskaldunek beren kultura bizirik eta sutsu gordetzeko egiten duten ahalegin handia. Eskertu egin behar dugu herri txikiek Espainian Francoren diktadura-garaian hizkuntza babestu izana. Herritarrek mantendu zuten hizkuntza bizirik eta honen gaineko benetako sentimendua herri txikietan aurkituko duzu.”
Romtvedt-ek dioenez: “Euskal herritar batzuentzat beren herrialdean euskaraz hitz egitea ezohikoa da, gaztelaniaren eragin handia dagoelako.
Euskal Herriko biztanleen erdiak baino gutxiagok hitz egiten dute euskaraz. Jende askok gaztelaniaz bakarrik hitz egiten du Euskal Herrian, baina herrien araberakoa da erabilera eta zenbait herritan ia herritar guztiek hitz egiten dute euskaraz.”
Argazkia: Euskal Kazeta
Historikoki, euskara oso ezberdina zen Euskal Herriko leku bakoitzean, Frantziako hiru eskualdeak kontuan hartuta.
“Ez zen eskolan irakasten” dio Romtvedt-ek, “Herrietako jendeak bakarrik erabiltzen zuen. Francoren heriotza baino lehen, euskal hizkuntzaren akademia nazionala sortu zen.”
Francoren heriotzaren ondoren, Espainiako eskualdeei autonomo izateko eskubidea aitortu zitzaien, beren hizkuntza eremu historikoak barne.
Bat-batean kontrola eskuratu zuten. Heziketa eta hizkuntza bezalako kontuak berrantolatzen hasi ziren, nazio-mailan erabiltzen zen komunikatzeko bidea izan zedin. Euskal irratiak, aldizkariak eta filmak zituzten. Hizkuntza estandarizatu egin zen.”
Hizkuntzaren oinarria euskalkiak dira, hizkuntza askotan bezalaxe, baina euskara nazio-mailan estandarizatutako hizkuntza bihurtu zen.
Euskara bera hizkuntza bat da. Euskarak latina edo gaztelaniaren antzeko hitzak ditu, baina gramatika eta egiturak ez du antzekotasunik ezagutzen ditugun europear hizkuntzekin konparatuz gero.
“Berezia eta majikoa dena da nola pentsatzen duten aditzari buruz. Aditzak ZER, NOR(K) eta NORIren berri ematen dizu.
Frantsesez bada hitz bat “hizkuntzaren trebetasuna” esan nahi duena. Romtvedt-ek dioenez, batzuek baieztatzen dute hizkuntzaren trebetasunak eragin egiten duela gauzak nola esan eta pentsatzeko moduan.
“Ez baduzu hitz bat berdea esateko, agian ez zara gauza izango berdeari buruz pentsatzeko. Hizkuntza bakoitzak mentalki eragiten dizu.”Hizkuntza ikasteko, Romtvedt-ek idatzi, entzun eta bideoak ikusten ditu. Astero hartzen ditu eskolak eta egin behar ditu lanak.
“Etxerako lan hauek bete beharreko data batekin ematen dizkizute. Esaten dizute astean sei bat ordu emango dituzula lanak egiten. Nik uste dut gutxienez 10 ordu behar direla horretarako.”
Romtvedt-ek dio urte eta erdi falta zaiola egitasmoa bukatzeko.
“Irakasleak trebatzeko egitasmoa da hau. Arduradunek nahiko lukete parte-hartzaile guztiek ikastaroa bukatzen dutenean hizkuntza irakasteko gai izatea. Ni hasiberria naizenez, ez nintzateke neure buruaz oso ziur sentituko euskara irakasle lanetan, baina beharbada noizbait irakatsi ahal izango dut.
