detalle dokuteka-generico-fitxa

Alkoholaren kontsumoa udan

Udan alkoholaren kontsumoak gora egiten du, eta Jaurlaritzak aurre egin nahi dio joera horri.

Transcription:[+] Transcription:[-]
Udan, festekin batera, gora egiten du alkohol- eta droga-kontsumoak gazteen artean, batik bat, eta adin txikikoen arazoari aurre egiteko legea gogortu egingo duela esan du Jaurlaritzak. Eusko Jaurlaritzak ekainean abian jarritako prebentzio-kanpaina harrera ona izaten ari da. Gero eta gehiago dira hainbat udalerritan jarritako informazio-guneetara gerturatzen diren gaztetxoak, droga-analisiak edo alkoholimetriak egitera. Positibo emanez gero, ez gidatzea erabakitzen dute gehienek: - Ba ikusteko, ba, nolako kontsekuentziak edo eduki daizken (daitezkeen) eta hola… Ondo, ondo dago. Adin txikikoen % 30ek alkohol gehiegi edaten duela onartzen du. Udako herriko jaietan, gainera, kontsumoak gora egiten duela aitortzen dute gazteenek: - Jaiak hasten direlako eta, bueno, lagunekin irteten zarelako. - Udan, ba, gehio… gehio kontsumitzen da. - Alkohola kontsideratzen badugu droga, alkohola, seguru. Eta gero, ba, ez dakit, denetarik. - Alkohola. Eskuragarri dagoelako. Beste substantzia batzuen gainetik alkohola da gazteek gehien kontsumitzen duten droga. Alkoholak ondorio larriak dituela gogorarazi du Celina Peredak. Eusko Jaurlaritzak kanabis kontsumoa arautzeko, eta gazteen artean alkohol kontsumoa debekatzeko lege berria prestatzen ari dela eta ez duela baztertzen, esate baterako, euskararen alde egiten diren jaietan eta antzerakoetan alkohola debekatzea.

detalle2

Docuthèque

B1
07-09-2012

x61pRelaContWAR

16361775

x61pViewCountWAR

4611

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR