Docutec
Gazta zati bat dokumentala
Jon Maia bertsolariak zuzendutako dokumentalak autodeterminazio-eskubidea du hizpide.
Idiazabalgo Nazioen Mundua mugimenduak bultzatu du filma eta Jon Maia bertsolari eta zinegileak zuzendu du.
Izenburuak pistarik ematen ez badu ere, autodeterminazio-eskubideen defentsa du ardatz eta Euskal Herria eta Eskozia ditu eszenatoki.
Idiazabalgo Nazioen Mundua mugimenduak bultzatu du filma eta Jon Maia bertsolari eta zinegileak zuzendu du.
Eskoziar batzuk Idiazabaldik gertu, Gazta zati bat filmean. Koktel honen esanahia bilatu dugu.
Kazetaria.- Gazta?
Jon Maia.- Mundua.
K.- Idiazabal?
J.M.- Munduaren erdigunea.
K.- Eskozia?
J.M.- Gure ispilua.
Hau da, gaztagatik famatua den herri bateko hainbat biztanlek gazta zati bat eskatzen dute, erabakitzeko eskubidea, alegia.
Eskozian deitutako autodeterminazio-erreferenduma dute eredu. Eskoziara doaz eta eskoziarrak gonbidatzen dituzte Euskal Herrira.
Angel Oiarbide.- Gure basamortu zabal honetan ikusten genuen Eskozia oasi bat bezala, hemen gatazkatsua eta gizartea zatikatu zezakeen gai baten inguruan han inongo arazorik ez zegoela, ezta?
Karlos, aurrean jarriko zarete, faborez?
Dokumentalean gertutik jarraitzen dugu Nazioen Mundua, Idiazabalgo mugimenduaren abentura, borondate ezberdinak batu nahian, betiere herritarren egiteko nagusia eta begirada baikorrarekin.
J.M.- Hasieran ez nuen batere garbi ikusten, ez, Eskozia urruti ikusten nuen, hemengo egoera ez zen oraingoa, eta dokumentalari esker ezagutu ahal izan dut ahalegin zintzo bat, gizarte sanoago batera joateko, Nazioen Munduaren ahalegina, eta beraien eskutik gero, bai Eskozian bai Euskal Herrian izan diren gertakizun garrantzitsu guztiak lehen lerrotik jarraitu ahal izan ditut, ezta?.
