detalle dokuteka-generico-fitxa

Zirkuko bizimodua

Josune Goenaga zirku bateko artista da. Oraintxe bertan Suitza aldean dabil Circus Monti delakoan. Elkarrizketa honetan zirkuko bizimoduaren berri ematen digu.

Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

Kazetaria.- Aipatuko dizkigu Josune Goenagak zirkuko artista izateak dituen alde onak, txarrak, pozak eta tristurak.
K.- Josune, egun on!
Josune Goenaga.- Egun on!
K.- Bueno, zer moduz? Suitzan harrapatu zaitugu, baina gutxi gorabehera non? Zer partetan harrapatu zaitugu?
J.G.- Ui! Bada, batzuetan pentsatu egin behar dut! Ze horrenbeste aldatzen dut…
Aber, momentu honetan nago Suitzan… ai ama! Non nago? Baden, Baden herrian.
K.- Hori gertatzen zaio Josuneri ze bera Circus Montirekin batetik bestera dabil, beraz, askotan pentsatu behar izaten duzu…bueno, Josune, gaur non nago?
J.G.- Bai, bada bai, benetan, gainera pentsatu behar dut zer egunetan bizi naizen eta non nagoen eta atzo non nengoen eta bueno…bai, pentsatu egin behar dut ere bai, bastante.
K.- Eta printzipioz, horrela jarraituko duzu gutxienez urrira arte, batetik bestera.
J.G.- Bai, bai, hori da. Urrira arte hementxe egongo naiz ze bueno, Circus Monti zeran dago, tournea egiten, berez urtarrila, otsaila, martxoa… egon ginen geldi toki batean, beste herri batean, entsegu, proba…probak-eta garaia zelako eta orain, nola tournea hasi den bada… gara mugitzen astero bi aldiz. Hurrena arte hementxe, horrela.
K.- Bueno, Josune Goenaga momentu hauetan Suitzan dabil, batetik bestera, Circus Montirekin. Hara joan aurretik ere beste zenbait lekutan eta beste zenbait proiektutan ibilia da, laster ezagutuko ditugu horiek, baina aurretik, zirkuko bizimodua zer-nolakoa den jakin nahiko genuke. Batetik, esan diguzu, astean pare bat aldiz herriz aldatu behar izaten duzue… zer moduz eramaten da hori, Josune?
J.G.- Aldaketak eta hori? Bada, gogorra da, baina polita. Bai, gogorra. Batez ere karabanatan eta horrela bizi gara eta hori, azkenean mugitu behar zara bai beste guztiekin bai zure etxearekin eta dena, ez? Zure lana egiteaz aparte, bada hori, herri batetik bestera mugitzea… normalean distantziak ez dira luzeak: igual hogeita hamar edo berrogeita hamar kilometro gehienez. Baina da, bada hori, denak batera organizatua joan behar du, ezin duzu zure kontura bakarrik joan… orduan, batzuetan zure etxea jaso… horrek suposatzen du bada hori, karabana muntatu, ez? Bada, goiko armairuetan dauzkazun gauzak lurrean ipini, hori… karabana guztia jaso. Eta gero bai, poliki-poliki beste herri batera joan, kolokatu behar zara beraiek esaten dizuten tokian, eta gero berriz ere karabana muntatu, ez? Eta bueno… baina bueno, oso organizatuta dago eta nahiko azkar joaten dira kanbio guztiak, orduan…
K.- Orduan, orain zure etxea da zure karabana.
J.G.- Hori da, bai. Urrira arte nire bizilekua horixe da eta…bai. Bueno, berez, esan beharra daukat hemen gaudela nire bikotekidea, dela aurten clown printzipala, hemen, zirkuan. Baina etortzen gara…erabaki genuen etortzea ze berez nire ametsa da, bai bada, zirkuko bizimodua bizitzea eta nahiz eta hori, nahiz eta ni antzerki mundutik etorri, bada… honek zerbait erakargarria dauka zirkoak, ez? Zerbait magikoa, eta… eta hori, erabaki genuen batera etortzea abentura honetan eta hementxe gaude.
K.- Zenbat lagun bizi zarete momentu honetan Circus Montin? Zenbat lagun mugitzen zarete batetik bestera?
J.G.- Bada… azkenean izango dira… langileak, sukaldaria, irakaslea… guztira dira hirurogeita hamalau bat.
K.- Familia handi-handi bat zarete, beraz.
J.G.- Bai, bai, bai, familia, bai, azkenean denok egiten dugu baita zerbait. Bai, hori da, gaude batzuk emazteak beren seme-alabekin, seme-alabak eskolara joaten dira… ere baita hemen eskola daukagu eta bueno, beti dago zerbait egiteko.
K.- Josune, eta zuk bazenuen halako jakin-mina edo jakin nahi zenuen zirkuko mundu hori nolakoa zen… orain ezagutu duzula, espero zenuenetik oso diferentea edo zerk harritu zaitu gehien?
J.G.- Bada, ez dakit oso diferente… bueno, egia esan, nik pentsatzen dut desberdina dela baita, adibidez, Espainiako zirku bat eta adibidez, Suitzako zirkua edo… ze ikusten dut hemen zirkuak daukala prestigio handia eta da zirku bat jende asko etortzen dena, mundu guztiak ezagutzen du hemen eta handia da. Ez da nik ezagutzen nuen zirku familia txikia bezala eta bueno, ez, ez da oso desberdina, imajinatzen nuen bezala, baina bizitzea gustatzen zait, bizimodua bizitzea eta benetan gustatu egin behar zaizu, ze bestela, gogorra, gogorragoa egiten da, seguru!

x61pRelaContWAR

detalle2

Docuthèque

B2
23-04-2012

x61pRelaContWAR

16359775
04:58

x61pViewCountWAR

3360

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR