Docutec
Koldo Mitxelena katedra Chicagoko Unibertsitatean
Chicagoko Unibertsitatean zabalik dago jada Koldo Mitxelena katedra.
Chicagoko unibertsitatean, Estatu Batuetako hezkuntza eta ikerketa gunerik garrantzitsuenetarikoan, abian da Koldo Mitxelenari eskainitako katedra.
Chicagoko Unibertsitatean zabalik dago jada Koldo Mitxelena katedra.
Blanca Urgell, Kultura Sailburuak, eman dio hasiera euskal linguistika ardatz izango duen katedrari.
Chicagoko unibertsitatean, Estatu Batuetako hezkuntza eta ikerketa gunerik garrantzitsuenetarikoan, abian da Koldo Mitxelenari eskainitako katedra.
Blanca Urgell.- Egin behar dugu… hau bigarren katedra da, diozun bezala, lehenbizikoa literaturari eskainia New Yorken. Hemen, batez ere euskal ikasketak aztertuko dituen katedra bat, Koldo Mitxelenaren izenean.
Mari Jose Olaziregi.- Orduan zentzu handia zeukan Chicago izateak eta interes izugarria erakutsi zuen berez. Katedraren erdia eurek finantzatzen dute.
Euskal Herriko Unibertsitateko euskal fonologian aditua den Lourdes Oñederra da katedraren lehenengo irakaslea.
Lourdes Oñederra.- Ingelesetik etorrita, hain zuzen ere, interesgarria gertatzen zaie euskararena bezalako joskera erraza.
Etxepare Institutuak sortutako katedrarekin batera, Arantxa Urretabizkaia eta Eider Rodriguez idazleak ekarri dituzte Chicagora bi mintegi ematera.
Arantxa Urretabizkaia.- Gaurko mahaingurua krisiari buruz da eta nik esplikatu dut, esplikatuko dut, gutxi gora behera, bada, guk ez dugula oraindik krisirik, euskal literatura dagoela momentu honetan bere historia guztian egon den momenturik onenean.
Eider Rodriguez.- Hain mundu globalizatuan, ez, hizkuntza txiki minorizatu batean egindako sorkuntza-lanak.
Gainera, Erlea Manero artista bizkaitarraren erakusketa ere ireki dute Chicagoko unibertsitatean.
Olatz Arrieta.- Koldo Mitxelenaren katedraren aurkezpena dela-eta, Chicagon bi astez euskal kulturarekin zerikusia duten hainbat ekitaldi egongo dira. Illinoiseko Unibertsitatean mahainguruak egingo dituzte eta Cervantes Institutuan euskal zinemagintzaren azken lanak erakutsiko dira.
