Docutec
Bikini-operazioa
Gutako askok joan den udako galtzetan sartu nahiko dugu. Hori lortzeko, sakrifizioz betetako hiru hilabete daude aurretik.
Neguan pilatutako kiloak kentzen hasteko garaia da.
Bainujantzi bati buruzko denbora-pasa bat duzu helbide honetan.
Gutako askok joan den udako galtzetan sartu nahiko dugu. Hori lortzeko, sakrifizioz betetako hiru hilabete daude aurretik.
Puska bat falta da oraindik, baina dagoeneko nabaritzen da arropa kentzen hasteko garaia gerturatzen ari dela eta beraz, neguan pilatutako kiloak kentzen hasteko garaia dela.
Ainhoa Rojo: “Bai, fetxa hauetatik aurrera jendea animatzen da, eguzkiarekin eta horrela, jada udaberria nabaritzen da etortzen dela eta jendeari gustatzen zaio jada prest egotea”.
Honelako zentroetan dieten goi-denboraldia hasi da. Dozena erdi bat mota dute aukeran, baina aurten…
Elias del Rio.- “Dieta aurreratuena, modan dagoena eta jendeak gehien eskatzen duena dieta proteinatua da”
Hau da, proteina besterik ez jatea, karbohidratoak baztertuz. Horren famatua egin den Dukan dietaren oinarri bera, baina beti ere, mediku baten jarraipenarekin.
Elias del Rio.- “Arrisku-faktore guztiak saihestu behar dira, batez ere kardiopatiak eta diabetesa. Guk analitika bat eginarazten diegu beti aldez aurretik”.
Zenbait adituri, baina, honela ere ez zaizkie dieta hauek egokiak iruditzen.
Bittor Rodriguez.- “Desorekatuak dira, normalean proteina gehiegi ematen dituzte eta karbohidrato gutxiegi, ez dute jaten erakusten, produktuetara lotuta daude, eta garestiak dira eta gainera, nahiz eta hasieran eraginkorrak izan, denborarekin arriskutsuak dira”.
Hori denen aholkua, denbora labur batean baino ezin da dieta proteinatua egin eta sekula ez gure kasa.
Elias del Rio.- “Interneten sartuz gero, minutu batean lortuko dugu dieta bat, baina ez seguruenik guretzako egokiena edo osasun-arazorik sortuko ez diguna”.
Bittor Rodriguez.- “Dieta baten arrakasta pertsonalizazioan oinarritzen da asko eta horrela ezin da dieta pertsonalizatu bat egin, beraz, profesional batengana joan behar gara beti”.
