detalle dokuteka-generico-fitxa

Dani Arizala eta Olatz Berastegi bikote-harremanez hizketan

Euskadi Irratiko Ilargipean irratsaioan hainbat gai jorratzen dira eta arrakastatsuenetako bat bikote-harremanena da.

Telefonoa edota ordenadorea erabil daitezke mezu bidez kontsultak egiteko.
Hurrengo entzungaian, bi entzulek bidalitako mezuak izango dituzte hizpide dani Arizalak eta Olatz Berastegik.
 

Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]


-Eta lehen lehenik eskerrak eman idazteagatik, gurekin harremanetan jartzeagatik eta ondoren irakurriko ditugun email eta SMSak bidali dituzten lagunei, benetan, denbora hartzeagatik eta idazten egoteagatik. Dena den, SMS bat jaso dugu, baina nik uste dut berak idatzi duela, pentsatzen duela den-dena jaso dugula, baina SMSak, oker ez banago, Olatz, nik ez dut inoiz SMS bat bidali, baina uste dut hitz-kopuru mugatu bat hartzen dutela…
-Bai.
-…eta begira, lagun, hau da jaso duguna. Eskertzen dizut, baina ez dugu mezua oso-osorik jaso…diozu:

Gabon, mutila naiz, 18 urte, ikaslea. Bikotea eduki nuen urte oso batean, utzi egin genuen distantziagatik. Urte oso bat pasatu da hau gertatu zenetik.

Eta hortxe gelditu da mezua. Eta ez daukagu gehiago, ez daukagu erreferentzia gehiago eta ez dakigu zer galdetu nahi duzun, beraz, eskertuko nizuke denbora ematen badizu, beste SMStxo bat bidaltzea eta bestela hurrengo saioetan, bai? Eskerrik asko, eta barkatu, baina ez dugu informazio gehiago.

Eta orain bai, emailak ere jaso ditugu eta ondorengo gure lagun honi eskerrak eman idazteagatik. Neska batek idatzi dizu, Olatz eta honelaxe dio:

Nire bikotearekin hiru urte daramatzat eta ezin dut nire ingurukoekin harreman minimo bat edukitzea lortzen. Bere familia eta lagunekin gaude beti, bere herrira joan nintzelako bizitzera. Nik nahi dudan bakarra nire inguruan ez dudala beti bakarrik ibili nahi, eta nire inguruak bera ezagutzea nahi dut eta nire familia? Berdin, noizbehinka, behintzat. Nola lortu dezaket berak loturarik ez duela nahi esaten badit?

Alegia, bikotearen herrira joan da, bere bikotearen familiarekin bai, bere bikotearen lagunekin bai, baina bere familiarekin ez, bere lagunekin ez, eta bakarrik sentitzen da eta gainera, bere bikoteak ez du nahi.
-Bueno, nik esango nioke, eta agian gogorra da, baina loturarik ez duela nahi ez da egia, lotura bat dauka pertsona honekin, hau da, lotura badaukagu harreman bat daukagu, ze bestela ni ez nintzateke joango…bestela pentsatzen dut ez litzatekeela joango pertsona horrekin bizitzera. Orduan jada harreman bat daukagu eta lehenago esan duguna, eta honek gogoratzen dit, Dani, zainketari buruz egon ginenean, ba zainketa aipatzen genuela. Zuk zure bikotea zaintzea zer da? Ez da bakarrik zaintzea fisikoki, baita ere emozionalki eta orduan zuk nahi duzu zure bikotea ondo egotea, ez? Eta zure bikoteak bere espazioa…zure bikoteak dituen beste espazioak ere zuk zaintzea. Nik ulertzen diot, berak nahi du…
-Barkatu, denok ulertzen dugu. Kontua da… -Nola egin dezake?
-…neska honek zer egin dezake?
-Bueno, nik uste dut berarekin hitz egin behar duela eta gauza ez da, gainera, hasi eta ez “ni etorri naiz zure herrira eta…” ez, bera joan da bere herrira, logiko, nahi duelako, eta seguru aski gustura dago, baina baita ere bada eskatzea ez, “gustatuko litzaidake” eta agian nik jartzen diodana mahai gainean errebindikazio horretan logikoa dela eta lotura badutela, harreman bat dute. Orduan, pentsa, bada, eskatu ahal diozu, ez? Bada, nola sentitzen dudan eta berak zer behar dituen eta uste dut, bada, besteak prest egon behar duela entzutera, ez? Prest egon behar duela entzutera ze zure bikotea ondo ikusi nahi baduzu, bada, eskatzen duena nik uste dut logika baten barruan dagoela, ez? Batez ere joan zarenean beste espazio batetara eta bueno, berak behar du bere espazioa, bere…e…bere sare soziala, bere familia, ze hori bera da ere, berarena dira eta zuk duzu harreman bat pertsona batekin hori guztia zeukana, orduan hori guztia ere landu behar duzu, begiratu behar duzu, ez?
-Galdetu behar nizun, bueno eta esan ondoren entzuten ez badu? Bueno, tarte bat utziko dugu, utziko diogu lagun honi hori aldarrikatzea bere bikoteari eta erantzunik jasotzen ez badu, dei diezagula edo idatz dezala berriro eta bigarren planteamendu bat egingo dugu.
-Bai
-Baina errebindikatu dezala bere espazioa, orduan, lagun honi.
-Nola errebindikatu, baina bai! Eta hitz egin eta noski…bai, bai, bai.
-Horregatik, horregatik.
-Bai, bai, logiko baietz. Eta bueno, hori da, nahi badu, bada, deitzea eta komentatzea.
 

x61pRelaContWAR

Intéressant pour vous



detalle2

Docuthèque

B2
08-02-2012

x61pRelaContWAR

16357900
4:35

x61pViewCountWAR

3734

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR