detalle dokuteka-generico-fitxa

Sansebastianak danbor joka

Donostian ez ezik, Azpeitian ere izango da nahikoa danbor-hotsa San Sebastian bezperan eta egunean. Azpeitira joatekoak bazarete, jakin sokamuturra ere izango dela. Nafarroako zenbait herritan sansebastianak ere ospatzen dituzte: Lakuntzan, Tafallan, Andosillan eta Zangozan.

Zein da Donostiako danborradaren jatorria?


Joan den mendearen hasieran, goizaldero, eguna argitu baino lehen, Parte Zaharreko okindegietako langileak Trinidade-ko San Bizente eta Kanoietan izeneko iturrietara joaten ziren  kupelak urez betetzera. Baina ez okinak bakarrik, beste batzuk ere horixe bera egiten zuten: goarnizioko militarrak, etxekoandre goiztiarrak, obretan lanean ari zirenak…
 
Ordu horretan pasatzen ziren militarrak, harresi aldera, danborrak joz, guardia-txanda egitera. Eta militarren danborrekin batera, iturrian ura hartzeko zain zeudenak hasten ziren, txantxetan edo, haien erritmoan beren kupeltxoak astinduz.

San Sebastian egun batean, besterik frogatzen ez bada, 1836ko urtarrilaren 20an, sortu zen lehen danborrada. Eguna zabaldu baino lehen, jende-mordoska azaldu zen elkarte eta sagardotegietatik iturri-ondoan zeudenen ingurura.

Militarrak, beti bezala, beren danborrekin martxan zihoazela, hasi ziren iturri ingurukoak ere kupelak jotzen, txantxetan edo, militarren erritmoarekin batera. Horrela hasi zen danborrada famatua, Donostia bisitatu, okupatu, zapaldu, eta porrokatu zuten militarrei irri eta iseka eginez.
 

HIZTEGIA
ASTINDU.- Sacudir. Battre.
DANBOR JOKA.- A toque de tambor. Coup de tambour.
EGUNA ZABALDU.- Eguna argitu. Amanecer. Aube.
GOIZTIAR.- Madrugador/a. Matinal/e.
HARRESI.- Murrua. Muro. Mur.
ISEKA.- Burla, adar-jotzea. Burla. Moquerie.
JOATEKOAK BAZARETE.- Joateko asmoa baduzue. Si vous avez l’intention d’y aller.
OKINDEGIA.- Panadería. Boulangerie.
PORROKATU.- Suntsitu. Destruir. Détruire.
 

Danborradari buruzko material gehiago IKASBIL atarian:
San Sebastian eguneko danborrada
Javier Sada: «Danborrada sentitu ezean, 24 orduz entzutea jasanezina da»
Donostiako danborrada Ansorena musikariaren ikuspegitik: danborradaren jatorria eta arriadaren jatorria azaltzen ditu Ansorenak.
 

detalle2

Docuthèque

19-01-2012

x61pRelaContWAR

16357352

x61pViewCountWAR

5195

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR