detalle dokuteka-generico-fitxa

Zumeta

Erandioko garai bateko Azoka erakustazoka bihurtu dute, eta Jose Luis Zumeta margolariaren azken urteotako bilakaera ikusteko aukera eman dute. Guztira, 30 olio-abstraktu, erakustokiaren neurriaren parekoak.

38. DVDa 

Transcription:[+] Transcription:[-]
Estitxu Fernandez.- Eta orain bertze artista handi bat, Zumeta. Zumetaren lanaren bilakaera hurbiletik ikusi nahi baldin baduzue, orain baduzue aukera.
Artista usurbildarraren erakusketa txundigarria jarri dute. Azkeneko urtetan egindako lanak dira guztiak eta gainera, toki berezi batean jarri dute: Erandion, Erandioko Garai bateko herriko azokan.
Esataria.- Erandioko azoka ohia, Altzaga auzoan, Garai batean hantxe aritzen ziren, besteak beste, baserritarrak, beraien ortuariak saltzen. Emilia Epelderen ama, berriz, arrain-saltzailea zen. Aspaldiko oroitzapen gozoek bultzatuta-edo, Emiliak eta bere senarrak, Mikel Mardarasek, galeria eder bat zabaldu dute bertan. Eta hasteko, Zumeta aukeratu dute. Lan izugarria, gau eta egun, ordu bat bestearen atzetik. Emaitza, Zumeta bera ahozabalik uzteko modukoa.
Jose Luis Zumeta.- Bada, merkatua gelditu da, lokala bezala ezin hobea da, izugarria horrela, bereziki ona erakusketa bat egiteko.
Esataria.- Guztira, 30 olio abstraktu. Handiak, oso handiak direnak, erakustokiaren neurrien parekoak. Indar handikoak, koloretsuak, egiazkotasunaren bila margotuak guztiak. 
Jose Luis Zumetaren hitzak: “Koadroaren barruan sartzen naiz eta koadroari berari uzten diot norabide batean edo bestean eraman nazan.
Esataria.- Ausartago ikusten du Zumetak bere burua. Oraingoan, zuritik hasi eta bozetorik gabe egin ditu denak, zuzenean mihisean margotuz.
Jose Luis Zumetaren hitzak: “Koloreak jartzen hasten naiz, erraietatik margotzen, eta gero, batzuk ezabatu egiten ditut. Beste batzuei forma ematen diet, koloreen eta formen arteko oreka bilatzen dut.
Esataria.- Marrak, forma eta kolorea. Mundu mugatu horretan, koloreak agintzen du, koloreek norabidea xuxurlatzen diote Zumetari. Zentzua ematen die formei, marrei. Berak eskua, pintzela jartzen du eta sentimenduei kolorea ematen die, besterik ez. Eta, aurrerantzean ere…
Jose Luis Zumetaren hitzak: “Ateratzen dudana egingo dut, auskalo zer”.

detalle2

Docuthèque

B2
21-11-2004

x61pRelaContWAR

16354396
00:02:18

x61pViewCountWAR

3871

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR