detalle dokuteka-generico-fitxa

Euskal arrazako astoa

Gipuzkoako Astozaleen Elkarteak euskal arrazako astoaren aldeko defentsa egiten du.

Bideo hau Dokumentu Biltegiko 42. DVDan badago ere, atari honetara ekarri dugu, transkripzio eta guzti.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Estitxu Fernandez: Asto kontuak, astakeriak orain, astakeriak. Bueno, ba al dakizue zer gertatu den Etiopian? Herri txiki batean, asto batek berekin bizi ziren bi ahuntz jan omen ditu, eta adituek diote nerbio kontuak direla, nerbio krisi bat izan duela astoak baina, bueno, pentsatzen dugu, hemen behintzat iruditzen zaigu, gosea izanen dela, ezta? Ba, asto kontuak ez Etiopian bakarrik, e, hemen ere bai; Gipuzkoan bada Astozaleen Elkartea, eta bertan euskal arrazako astoaren aldeko defentsa egiten dute, babestu nahi dute astoa. Bertan beraiekin izan da Iñaki Leturia.

Iñaki Leturia: Orain txistu egin behar zaie astoei? Zuk hobeto eginda.

Jose Inazio Mendizabal: Etorri! … eta orain kasualitatez, hemen  segidan datorren hau, hau ez dugu gure astoa, hau da katalana edo arraza katalanekoa.

I. L.: Izenak badituzte? Normalean izenak… nire etxekoak Lazara izena zuen.

J.I.M.: Lazara?

I. L.: Lazara. Baserriko…

J.I.M.: Bueno, hau da… Txikita izena du honek. Hor datorrena da Politena, eta beste… hor datorren hori berriz da Txulita, eta hura, han atzean gelditu dena… independientexeagoa da.

I. L.: Bertako asto arraza bakarra. Txiki samarra, ezta?

J.I.M.: Bai, altuera gehienez behar du izan metro bat eta hogei zentimetro. Buru txikia behar du izan, belarriak ere proportzionatuak, eta gero, bere muturra eta begi bueltak, txuriak, eta tripa azpia ere bai.

I. L.: Astoa garai batean lanerako izaten zen.

Julian Mendizabal: Noski.

I. L.: Eta non egingo dute asto hauek?

J. M.: Astoak… lan printzipalena, jan.

I. L.: Eta har honek beste lan bat ere badu, ezta, Joxe Inazio? Hementxe duzue, lotuta, badaezpada ere, ezta?

J.I.M.: Ba orain orain goiz delako, ez, baina hemen, udaberria ailegatzen den bezala, hau orain hemen oso kalman dagoen bezala, aztoratuta jartzen dira, udaberria eta…

I. L.: Bere lana, hazia ttak, behar den lekuan, behar den momentuan jartzea?

J.I.M.: Hori.

Joxpi Insausti: Arrak bilatu eta behar denean arra bota eta ea arraza garbitzen dugun, oso gutxi dago eta.

I. L.: Arraza garbitu. Beraz, ugaltzea da zeregin…

J. I.: … bai, bai, inportanteena behintzat.

I. L.: Gero gaiztoak garela esango dute baina, bai, ezta?, arra tentatzeko kanpora atera dugu eta Joxe Inazio eta Joxpi emearen bila joan dira, emearen usainarekin ea zer gertatzen den ikusiko dugu oraintxe. Uy, uy, iy, nerbioso ari da jartzen, ikusten duzue?

J.I.M.: Zeinek dominatzerik ez dago.

I. L.: Ikusten dugu. Sufritzen ari da, e, gizajoa! Eta horrela ibiltzen zarete ernai uzteko?

J.I.M.: Prozesua segitu egin beharra dago, … noiz dagoen ikusi arte segimentua egin beharra dago.

I. L.: Txikiari Estitxu jarriko bagenio, zer moduz?

J.I.M.: Bueno, igual horixe egingo dugu, e?

I. L.: Di-da. Estitxu, polita e, izen polita da hori!

x61pRelaContWAR

detalle2

Docuthèque

B2
15-02-2005

x61pRelaContWAR

16353361
00:03:23

x61pViewCountWAR

6978

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR