detalle dokuteka-generico-fitxa

Sutearo

Gaur egun aseguru etxeak baditugu ere, bada elkarri laguntzeko ohitura zaharrik ere. Baserritarren artean zabalduta zegoen eta oraindik erabiltzen da SUTEARO izenekoa.

HIZTEGI LAGUNGARRIA

Aseguru-etxe. Aseguruak egiten dituen enpresa. Adibidez: Baserritarrak dira Sutearo aseguru-etxeko bazkideak.  
Auzolana. Auzokoen arteko elkarlana. Adibidez: Txerri-hiltzea auzolanean egiten zen baserrietan.
Badiren erakusle. Seinale badirela, erakusten ari dira badirela. Adibidez: Epaiak batzuetan errekurritu egiten dira, eta irabazi: bestela jokatu eta pentsatzen duten epaileak badiren erakusle dira. 
Buru-belarri dihardute. Gorputz eta arima ari dira. Adibidez: Ikerlariek buru-belarri dihardute alzheimerra aztertzen.
Ehorzketa. Hilobiratzea, lur ematea. Adibidez: Fabrika honetan langileek dirua jartzen zuten lankidearen ehorzketarako.
Elkarren laguntza egin. Elkarri lagundu. Adibidez: Baserria erretzen bada, baserritarrek elkarren laguntza egiten dute berria egiteko.
Elkartasuna. Elkarri laguntzea, edo premian dagoen norbaiti aldi baterako laguntzea, adorezko hitzak esatea... Adibidez: Lagunek elkartasuna adierazteko SMSak idatzi dizkidate, istripua izan dut eta.
Erantzukizun zibila. Beste bati egindako kaltea baloratu egiten da, zenbat balio duen, eta ordainketa hori da erantzukizun zibila. Adibidez: Epaileak erantzukizun zibila ezarri dio basoa nahita erre zuenari.
Ezbehar. Zorigaitza, gertaera latza, istripua. Adibidez: Tximistak baserria erre zien baserritarrei: a ze ezbeharra!
Haize-bolada. Haize bortitza, bat-batekoa eta iraupen gutxikoa. Adibidez: Haize-boladak bota egin du erdi eroria zegoen zuhaitza. 
Oker handirik gabe. Hutsegite handirik gabe. Adibidez: Ni orain beste etxe batean bizi naiz, eta oker handirik gabe esan dezaket argiagatik bikoitza ordaintzen dudala.

 

Transcription:[+] Transcription:[-]

Ohitura zaharreko elkartasuna

Arantza Begoña, Sutearoko lehendakari ohia.- Etxeak erre egiten dira, bai haizeen kalteak ere bai, eta bai elurren kalteak eta bueno…

Joxe Miel Elgarresta.- Neuri tokatu zitzaidan bada… orain dela hamazazpi urte baserria erre egin zitzaigun.

Kepa Enbeita, Sutearoko idazkaria.- Kalte batean baserritarrok beti elkarren laguntza genuen.

Idatzi gabeko ohitura zaharra da baserritarren artean ezbeharra izaten duenari laguntza ematea. Gaur bezalako aseguru-etxerik ez zegoen garaiko ohitura da hori, elkartasunean eta auzolanean oinarritua.

Kepa Enbeita.- Etxe bat erretzen zenean, kanpaia jotzen zen eta denak biltzen ziren.

Kaltearen arabera garia, esnea edota bestelako jeneroa eman ohi zen eta baserria erretakoari auzolanean laguntzen zitzaion berria egiten.

Kepa Enbeita.- Gaur arte, guregana arte, gehienbat heldu dira etxe erreenak, suaroa deitzen zirenak, mandoaroa deitzen zitzaienak.

Sustrai berekoak dira oraindik dirauten hilen edo ehorzketako gastuetako laguntza-elkarteak, itsasgizonen kofradiak eta beste hainbat. Gaur egun, baserritarren elkar laguntza erakunde hauei Sutearo deitzen zaie.

Arantza Begoña.- Sutearo da baserri munduan bizi garenentzako eta bueno, elkar laguntza bat da, denok, sozio guztiok edo bazkide guztiok elkar laguntza bat daukagu.

Euskal Herriko leku askotan nabarmenak dira oraindik urte hasieran izandako haize-bolada indartsuek eragindako kalteak. Kaltetutako bazkideen artean 300.000 euro banatu zituen orduan Sutearok.

Joxe Miel Elgarresta.- Horretaz aparte, ia aurten dagoeneko seiehun parte pasatxo badihoazte.

Kepa Enbeita.- Sua da oinarria, bada, sua zein explosioa, zein tximista, haizea, elurra, lapurreta, erantzukizun zibila…

Euskal ohitura zaharrean oinarritutako Sutearo erakundearen filosofia elkar laguntza eta autogestioa da.

Arantza Begoña.- Filosofia horretan gagoz (gaude) finkatuta eta bueno, gure dirua guk ipintzen doguz (ditugu) diruak, gestionatzen doguz (ditugu) ere bai gure diruak eta baten bat baja edo baja ematen dabenean (duenean) bada, zer egiten da? Bueltatu horri dirua jarri dabena (duena).

Aseguru-etxeekiko beste abantaila bat, eta ez txikiena, ordaindu beharreko diru-kopurua.

Joxe Miel Elgarresta.- Ni lehenago, hemen hasi aurretik, aseguru-etxe batean egon nintzen, esango genuke beste edozein bezala, eta oker handirik gabe esango nuke gaur egunean erdi-prezioan dela.

Joxe Miel, Kepa eta Arantzak buru-belarri dihardute ohitura zaharrari eta elkartasunari lotutako lanean. Askoren ustez, gero eta indibidualistagoa den gure gizarte honetan, bestela pentsatuta jokatzen dutenak ere badiren erakusle.

 


 

detalle2

Docuthèque

B1
15-05-2012

x61pRelaContWAR

16352115
00:02:00

x61pViewCountWAR

9900

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR