Docutec
Kerman, mintzalagun bila: Kerman onddotan
'Biltzeko esperantza daukat' eta 'Ikasteko gogoa daukat' esango dugu, singularrean alegia. Guretzat, zuretzat eta niretzat esango dugu N-rik gabe. Hala, okerrak dira gurentzat, zurentzat eta nirentzat
EDURNE: Aupa, gizona? Zer, mendia garbitzen?
KERMAN: Ez, ez… Onddotan nabil!!!
EDURNE: Onddotan? Plastikozko poltsa horrekin? Zu, edo, ez daukazu ohitura handirik, edo, ez zaa gipuzkoarra...
KERMAN: Asmatu duzu! Lehen aldia da, eta Algortakoa naiz! Baina onddo piloa biltzeko esperantzak dauzkat!!!!
EDURNE: Baina, poltsa horretan sartzen badituzu, hondatu egingo zaizkizu denak... mendira joateko saskia behar duzu, gizona...
KERMAN: Hara!!! Ba, ez dut saskirik ekarri... Lastima! Gaur gauerako onddo-tortilla egiteko gogoak neuzkan...
EDURNE: Nahi baduzu nirekin etorri... joango gara biok bilatzera. Baina, ezagutzen dituzu onak edo txarrak?
KERMAN: Ba, egia esateko, arrastorik ere ez... Baina ikasteko gogoak dauzkat!!!! Erakutsiko didazu?
EDURNE: bai, baina gorde plastikozko poltsa hori eta goazen!
KERMAN: Ez ba! Zuk onddoak bildu bitartean nik zakarra bilduko dut... Hala, zuk bilketa mikologikoa egingo duzu... Eta nik, berriz, ekologikoa, kar, kar...
EDURNE: Oso ongi.
AZALPENAK:
«Onddo mordoa biltzeko esperantza daukat» eta «ikasteko gogoa daukat» esango dugu, singularrean. «Onddo mordoa biltzeko esperantzak dauzkat» eta «ikasteko gogoak dauzkat» saihestu egingo ditugu.
KERMAN: Edurne… Zergatik erabiltzen da saskia onddotarako?
EDURNE: Ba, onddoak ez hondatzeko, esporak sakabanatzeko eta ondo gehiago hazteko.
KERMAN: Nabaritzen da profesional peto-petoa zarela… Onddotara etortzen zarenean, norentzat jasotzen dituzu? Zurentzat bakarrik? Edo lagunentzat, familiakoentzat...
EDURNE: Denontzat
KERMAN: Hemen, Ultzaman, onddo mota asko dago?
EDURNE: Bai, badaude asko. Guk jasotzen ditugu zortzi edo bederatzi espezie, baina asko daude, bai.
KERMAN: Hori onddo pila!!! Orduan… gurentzat ez ezik herri osoarentzat ere bilduko ditugu!!!! A zer negozioa!!!
EDURNE: Bueno, zortzi kilo besterik ezin dira hartu.
KERMAN: Orduan... gurentzat bakarrik bil ditzakegu...
EDURNE: Tira, zortzi kilo jateko gai bazara, ondo... Bestela, oparitu norbaiti.
KERMAN: Egia!!! Izeba Karmeni oparituko dizkiot... Berak sekulako otorduak prestatzen ditu-eta nirentzat!
EDURNE: Ba... orduan, gonbidatuko nauzue, ezta?
KERMAN: Gonbidatuko ez zaitugu, ba, Edurne!!!! Zurentzat beti egongo da aulki bat gure etxeko mahaian!
AZALPENAK:
«Guretzat», «zuretzat» eta «niretzat» esango dugu, n-rik gabe. Okerrak izango dira, horrenbestez, «gurentzat», «zurentzat» edota «nirentzat».
KERMAN: Edurne, zer moduz bilketa mikologikoa?
EDURNE: Beno, nik uste gaur afaltzeko soberan dugula!
KERMAN: Tira... Ez dira gehiegi ere... Gehiago jasotzeko esperantza neukan...
EDURNE: Eta zure bilketa ekologikoa?
KERMAN: Ba, primeran! Ez dut ezer jaso… Garbi-garbi daukazue basoa Ultzaman!
EDURNE: Lehen ez dizut esan, baina... bertako langilea naiz
KERMAN: Hara, nik ez neukan arrastorik... Tori, onddoak zuretzat, Edurne! Asko lagundu didazu eta! Zuk emandako aholkuekin hurrengo batean neuk jasoko ditut niretzat!
EDURNE: Baina, Kerman! Onddoak probatzeko deseatzen zeunden eta!
KERMAN: Bai, onddoak probatzeko baneukan gogoa, bai. Baina beste batean izango da, lasai... Agur!
EDURNE: Agur!
KERMAN: Parke mikologikoan lan egiten du!!! Eta nik ez dut Ultzamako bidesaria ordaindu... Eskerrak konturatu ez den...
AZALPENAK:
«Onddo mordoa biltzeko esperantza daukat» eta «ikasteko gogoa daukat» esaten dela ikusi dugu gaur Ultzama aldean; singularrean, alegia. «Onddo mordoa biltzeko esperantzak dauzkat» eta «Ikasteko gogoak dauzkat» saihestu egingo ditugu.
Bigarrenik, guretzat, zuretzat eta niretzat esaten dela ikusi dugu, -N gabe. Txartzat ematekoak dira «gurentzat», «zurentzat» eta «nirentzat».
Horrelaxe gaur ikusitakoa. Zuek, betikoa: honekin edo harekin, baina egin!
