Docutec
Kerman mintzalagun bila. Aholkulari
Kerman, beti bezain borondatetsu, lagunari bidaia aukeratzen lagundu nahi dio. Lagundu baino, nahastu egingo du.
Transcription:[+]
Transcription:[-]
KERMAN:Aupa, Nartxi!!!! Aukeratu al duzu dagoeneko bidaia?
NARTXI: Ba ez, oraindik duda-mudan nabil!
KERMAN: Eskerrak!!!!
NARTXI: Eskerrak? Nola eskerrak? Zer nahi duzu, ni etxean gertatzea, ala?
KERMAN: Ez, emakumea... Nik aukeratzen lagundu nahi dizut... Badaukat lagun bat, bidaia merke-merke aukeratu zuela... Eta gero izan ziren komeriak...
NARTXI: Bidai merke-merkea. Hori behar dut nik! Nik ez daukat dirua harrika botatzeko...
KERMAN: Ba, hala baldin bada... Hobe duzu inguruan geratu... Urrutienera ere Benidormen edo halakoren batean... Ezagutzen dut mutil bat, diru gutxirekin atzerrira joan zela... Eta gorriak ikusi zituen...
NARTXI: Ez nauzu zure lerdokeriekin desanimatuko... Urte sasoi honetan bidaia pila bat aterazten dira aukeran. Interneten, kostu txikiko aireko lineak eta...
KERMAN: Ai ama!!! Kostu txikiko lineak... Kontuz horiekin, gero... Badaukagu bulegoan lankide bat, Easy Ryan etxearekin hegaldi bat erosi zuela, eta...
AZALPENAK:
Ez nahastu konpletiboa eta erlatiboa. «Badaukat lagun bat, bidaia merke-merke aukeratu zuena» esango dugu. «Badaukat lagun bat, bidaia merke-merke aukeratu zuela» esatea ez da zuzena izango.
NARTXI: Erabaki dut, Kerman. Internet bidez hartuko dut bidaia, askoz ere merkeagoa da!
KERMAN: Ondo da… Abentura bidaiak gustatzen bazaizkizu...
NARTXI: Hara!!!! Stockholmera bidaia, modu onean!!!!
KERMAN: Suediara! Hara! Geldi hor, Nartxi!! Baina, baina, zuk suediarrez ba al dakizu?
NARTXI: Zertarako... Moldatuko naiz ingelesez, gizona... Hara!!! Moskura bidaia... Hau bai merke!!!
KERMAN: Moskura? Errusiarrekin nekez hitz egingo duzu ingelesez... Eta zuk errusiarrez... tutik ere ez...
NARTXI: Italiara joango naiz orduan...
KERMAN: Ez pentsa italiarra horren erraza denik... Itxuraz gaztelaniaren tankera handia du... Baina, gero... ulertzeko lanak!!!
NARTXI: Pizza bat eskatzeko ez dut uste Filologia Italiarra jakin beharko, e! Jesus...
KERMAN: Zeuk ikusi, baina...
NARTXI: Kairora joango naiz... Arabieraz ez dakit, zuk esaten duzun bezala, tutik ere!.. Baina berdin dit!!!! Gainera, bidaiek abentura puntu bat ez badute... ez dira batere erakargarriak.
KERMAN: Orain ulertu dut zer nolako bidaia nahi duzun!!!! Eta behar duzun erantzuna daukat!!!!
AZALPENAK:
Ez nahastu arabiera eta arabiarra. Arabiera hizkuntza da, arabiarrak, berriz, herritarrari egiten dio erreferentzia. Gauza bera italiera eta italiarrarekin, edota errusiera eta errusiarrarekin ere.
KERMAN: Hemen ez duzu hizkuntzarekin arazorik izango!
NARTXI: Kerman, nik esan dizut nik atzerrira joan nahi dudala… Edonora joanda ere, ingelesa gutxienez, jakin beharko dut…
KERMAN: Ez errusiera, ez suediera, ez italiera... Ezta ingelesa ere!!!!
NARTXI: Ba niri hizkuntzak praktikatzea gustatzen zait...
KERMAN: Buf... Kontuz horrekin... Ezagutzen dut neska bat, hizkuntza asko menderatzen dituena. Baina, atzerrira joaten denean, ez da batere ondo moldatzen... Ahoskera kontuak,
badakizu...
NARTXI: Ez dakit ba nik...
KERMAN: Lasai!!! Zuretzat propio diseinatutako bidaia topatu dut!!!!
NARTXI: Niretzat pentsatuta?
KERMAN: Merke-merkea da... Sekulako parajeak bisitatuko dituzu, munduaren beste puntan daudenak... Zuk nahi duzun abentura puntu horrekin... Eta dirua irabazteko aukera izango
duzu!!!!! Ez al zaude pozik???
NARTXI: Pozik?????!!!!!! Jakin al daiteke zer bidaia edo ze demontre daukazun pentsatuta niretzat?
KERMAN: Gure Julian Yantzirekin Patagoniara, «Conquis»era joateko apuntatu zaitut!!!!!!
NARTXI: Kermaaaaaaaaan!!!!!!
AZALPENAK:
Konpletiboa eta erlatiboa nahastu ditu Kermanek Ultzaman. «Ezagutzen dut neska bat, hizkuntza asko menderatzen dituena» esango dugu. Hortaz, «ezagutzen dut neska bat, hizkuntza asko menderatzen dituela» txartzat emango dugu.
Bigarrenik, «arabiarra» eta «arabiera» ere nahastu ditu. Arabiarra herritarra da, arabiera, berriz, hizkuntza.
Hori gaurko atalean landutakoa. Zuek, beti esaten dugun moduan, honekin edo harekin, baina egin!
Docuthèque
09-11-2010
16351877
6927
