detalle dokuteka-generico-fitxa

Kerman mintzalagun bila. Erantzungailua

Telefonoz ari da Kerman. Arazoak ditu bestaldean dagoen erantzungailu automatikoarekin. Gainera, ARI IZAN eta BERA / BERDINA erabiltzeko orduan ere akats txiki batzuk egiten ditu.

Transcription:[+] Transcription:[-]

 

Transkripzioa. Kerman eta erantzungailua

 

KERMAN: Bai... Ez... Bat... Hiru... Izarra... 
MONTSE: Zer zabiltza, Kerman? Robota ematen duzu.
KERMAN: Traola? Erantzungailu batekin ari dut hizketan...
MONTSE: Erantzungailu batekin? Lagun guztiak galdu al dituzu, ala? 
KERMAN: Lagunak ez... Baina kontaktuak bai... Telefonoko agenda arazo pilo bat ematen ari dit! 
MONTSE: Zein konpainiarekin daukazu telefonoa? 
KERMAN: Bluestel... Baina aldatzea pentsatzen ari naiz... 
MONTSE: Bluestel? Hobe duzu aldatu, e! Nik baja emango nuke. 
KERMAN: Horretan ari naiz, bai... Baina nik uste dut erantzungailu hau adarra jotzen ari didala!!! 
MONTSE: Askoz hobea da Garrafone... 
KERMAN: Baina ondo pentsatu beharreko gauza da... Izan ere, gure amak Ringostar dauka, anaia Kirmenek Noigo... Izeba Karmenek, berriz, Solange... 
 
AZALPENAK
Gogoratu ari izan aditza iragangaitza dela. «adarra jotzen ari dit» edota «erantzungailuarekin ari dut hizketan» ez dira egokiak.
Horien ordez, «adarra jotzen ari zait» edota «erantzungailuarekin ari naiz hizketan» esango dugu.
 
TELEFONOA: Aukera ezazu nahi duzun zerbitzua: Konpainian alta emateko, sakatu bat. Beste linea bat eskatzeko, sakatu hiru. Bestelako eragiketak egiteko, sakatu...
KERMAN:Eta baja emateko??? Baja eman nahi dut! 
TELEFONOA: Hori ez da aukera zuzena. Aukera ezazu nahi duzun zerbitzua... Konpainian alta emateko sakatu...  
KERMAN: Ez da posible! Erotu egingo naiz!! Deika eta deika ari naiz eta gauza berdina esaten dit beti! 
MONTSE: Saiatu al zara Internet bidez baja ematen? 
KERMAN: Bai, saiatu naiz... Baina arazo berdina eduki dut... 
MONTSE: Saiatu berriro, agian beste operadore batekin zorte handiagoa izango duzu...
KERMAN: Operadore guztiak berdinak dira. Gainera, oraindik ez dut langile batekin hitz egitea lortu... Erantzungailu berdina ateratzen zait behin eta berriro!!! 
TELEFONOA: Ongi etorri Bluestelen bezeroari erantzuteko zerbitzura … Azken eskaintzak ezagutu nahi badituzu, sakatu bat, telefonoa galdu baduzu…
KERMAN: Telefonoa galdu? Burua galduko dut aurki, burua! 
TELEFONOA: Hori ez da aukera zuzena...
 
AZALPENAK:
Kontuz ibili “bera” eta “berdina” izenondoekin. “Arazo bera” edota “erantzungailu bera” esaten dugunean, arazo edo erantzungailu bakarraz ari gara. “Operadore guztiak berdinak dira” esaten dugunean, berriz, operadore batez baino gehiagoz ari gara.
 
KERMAN: 12734547. K. 
MONTSE: Zertan ari zara orain, Kerman? 
KERMAN: Ixooooo!! Datu pertsonalak ematen ari naiz.
TELEFONOA: Aukera hori ez da zuzena. Esan ezazu, arren, zure NAN zenbakia, amaierako hizki eta guzti. 
KERMAN: Baina, baina... Lehen ere gauza bera galdetu didazu eta! Adarra jotzen arituko zara? Behin eta berriro ari naiz gauza bera esaten!
TELEFONOA: Aukera hori ez da zuzena... 
MONTSE: Kerman, hobe duzu beste konpainia batera deitu... Nik Garrafone daukat, eta... 
KERMAN: Utzi bakean zure zorioneko Garrafone hori! Konpainia horrentzat ari zara lanean, ala? Esan dizut lehen ere: amak daukan konpainia berbera nahi dut nik. 
MONTSE: Eta zer konpainia dauka? 
KERMAN: Ez dakit. Amari galdetuko diot. 
KERMAN: Ama? 
AMA: Bai... 
KERMAN: Kerman naiz.
AMA: Hombre, Kerman! Etorriko al zara bazkaltzera? 
KERMAN: Ez dakit. Gero esango dizut ama, baina zer telefono konpainia daukazu? 
AMA: Hori ez da aukera zuzena! Bazkaltzera etorri behar baduzu, sakatu bat! 
 
AZALPENAK:
«Adarra jotzen ari dit» eta «erantzungailuarekin hizketan ari dut» esaldiak ez direla egokiak ikusi dugu. Ari izan iragangaitza da, izan laguntzailea erabiliko dugu, hortaz. «Adarra jotzen ari zait» eta «erantzungailuarekin hizketan ari naiz».
Bigarrenik, bera eta berdina. “Arazo bera” esaten dugunean, arazo bakarraz ari gara. “Operadore guztiak berdinak dira”, esatean, berriz, operadore batez baino gehiagoz ari gara. 
Hori gaur ikasi duguna. Zuek, betikoa: honekin edo harekin, baina egin!

x61pRelaContWAR

Intéressant pour vous



detalle2

Docuthèque

A2
09-01-2011

x61pRelaContWAR

16351868
00:05:16

x61pViewCountWAR

7277

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR