detalle dokuteka-generico-fitxa

30 urtera arte gurasoen etxean bizi dira euskal gazteak

Nahi izanda ere, gazte askok ezin dute gurasoenetik alde egin. Soldataren %60 etxea ordaintzera bideratu behar dute.

Alokairuak 800 euroren bueltan dabiltzan eta etxe bat erostea 200.000 euro kostatzen da.
 

Transcription:[+] Transcription:[-]

Berriemailea.- Hamar gaztetik sei gurasoen etxean bizi dira. Nahi izanda ere, ezin daitezke euren kontura bizi.
Kaleko gizona 1.- 35 urte dut eta nire gurasoekin bizi naiz.
Kaleko emakumea 1.- Gurasoekin.
Kaleko gizona 2.- Gurasoekin oraindik
Berriemailea.- Euskal gazteek soldataren % 60 bideratu behar dute etxebizitza ordaintzera eta askok ezin diote horri aurre egin.
Kaleko gizona 3.- Lanak ez dira batere onak eta eske ez, ez dago ondo gauza.
Berriemailea.- Batze beste, alokairuak 800 euroan dabiltza gurean eta gazte askorentzat gehiegi da hori.
Kaleko emakumea 2.- Oso garestia iruditzen zait.
Kaleko gizona 1.- Ez dago inolako posibilitaterik hori ordaintzeko gure soldatarekin ezinezkoa diru hori ordaindu.
Berriemailea.- Eta etxe bat erostea 200.000 euro kostatzen dela jakinda, burutik pasatu ere ez zaie egiten erostearena.
Kaleko emakumea 2.- Nik uste dut ja ahaztu beharko garela ja etxea erosteaz.
Berriemailea.- Horrek guztiak emantzipazio-adina 30 urtera arte atzeratzen du eta bikotekidearekin edo lagunekin joatera behartzen ditu gazteak. Horren aurrean, Eusko Jaurlaritzaren ustez, beharrezkoa da etxebizitzen prezioa jaistea.
Etxebizitza erosteko edota alokatzeko, bi kasuetan erdira jaitsi beharko litzateke.
Berriemailea.- Eusko Jaurlaritzak alokairuen aldeko apustua egiteko gomendatzen du eta badirudi joera-aldaketa bat badagoela.
Gaur egun, Etxebideko eskaeren artean % 60 alokairurako dira.

detalle2

Docuthèque

B1
18-12-2014

x61pRelaContWAR

16346767
01:40

x61pViewCountWAR

6946

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR