detalle dokuteka-generico-fitxa

Eskean Athleticeko bazkide izateko

Kalean diru eske ibiltzea Athleticeko bazkide-txartela ordaindu ahal izateko, zer iruditzen zaizu?, aurpegi galanta edukitzea? Entzun Euskadi Irratiko audio labur hau eta eman zure iritzia.

Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA 1. Kalean diru eske ibiltzea Athleticeko bazkide-txartela lortzeko… Bai, bai, ondo ulertu duzue, e, kalean diru eske ibiltzea Athleticeko bazkide-txartela lortzeko, zer iruditzen zaizue?, aurpegi galanta edukitzea? Ulertu behar duzue egoera: diru eskean dabilen gaztea umetatik izan da bazkide eta orain arte ordaindu du bere patrikatik, baina orain ez dauka dirurik. Gazte bilbotar hau, Joseba Zabala Athleticen karneta ordaindu ahal izateko, eskean dabil kalean. Aiert, egun on.
ESATARIA 2. Hola, Manu, egun on. Ba, bai, 325 € biltzeko asmoarekin ateratzen da kalera diru eske 25 urteko Athletic-zale hau. Hori datorren urteko bazkide-kuota ordaintzeko behar duen dirua: 325 euro. Berak 5 urte zeuzkanetik Athleticeko bazkidea izan da, eta adinez nagusia egin zen bitartean aitak ordaindu zion karneta. Ordutik aurrera, gastua bere gain hartu behar izan zuen eta hala egin du orain arte, baina…
ESATARIA 1. Bere patrikatik, bai.
ESATARIA 2. 2015ekoa ordaintzeko ez dauka behar adina diru. Bera sukaldaria da ogibidez, esperientziarik gabe lana topatzea oso zaila dela dio, baina ez dago bere altxorrik preziatuena dena galtzeko prest; ez du San Mameseko ekialdeko preferentzian daukan eserleku hori inolaz ere galdu nahi. Horregatik, azken alternatiba modura, kalean eskean hastea erabaki du.
ESATARIA 1. Bai.
ESATARIA 2. Eta ez pentsatu, Manu, inor engainatzen duenik, eta dirua beste zerbaiterako dela dioenik, e: Athleticen kamiseta jantzita, eta karneta ordaintzeko borondatea eskatzen duen kartoi-zati bat eskuetan hartuta. Horrela jartzen da Gran Vian egunero Joseba diru eske; Ledesma kalean eta Ibai-gain jauregiaren atarian ere jarri izan da eta momentuz 70 € inguru pilatu ditu. Athletic-zale asko bere paretik igarotzerakoan, gelditu eta animoak ematen dizkiotela ere adierazi du Josebak, Athleticengatik edozer egin behar dela eta jarraitzeko esaten omen diote. Eta honek, bueno, gogoeta eragin digu, ezta, Manu? Athletic, egia da, gauza handia da hemen, baina zer pentsatua behintzat ematen du kalean dagoen panoraman ikusita, Josebaren alboan eskean dagoen jendea ikusita, bai bataren eta bai besteen jarrerak.

detalle2

Docuthèque

B1
01-12-2014

x61pRelaContWAR

16346510
00:02:09

x61pViewCountWAR

5152

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR