detalle dokuteka-generico-fitxa

Amets Arzallusen mezua 18. Korrikan

Euskararen topaleku bihurtu zen Baiona 2013ko martxoaren 24an. 18. Korrikak bertan eman zituen azken urratsak, eta Amets Arzallusen hitzekin bukatu zen euskararen aldeko lasterketa.

Bertsolari lapurtarrak eraman zuen lekukoa azken kilometroan, eta bere esku geratu zen Euskal Herri osoa zeharkatu zuen mezua irakurtzea.
Ama-hizkuntzaz, eta euskararen balioaz mintzatu zen, eta argi utzi zuen ama hizkuntza ez dela lehenik ikasten den hura, pentsatzeko erabiltzen dugun hizkuntza baizik.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Ama-hizkuntza
"Ama-hizkuntza esaten dugu hizkuntzaz erditzen garelako.
Erditzen esaten dugu amak gu egiten gaituenean guk ere bera egiten dugulako ama, elkar egitea da erditzea. Antzeko zerbait gertatzen da hizkuntzarekin ere. Hizkuntzak egiten gaitu gu eta guk egiten dugu hizkuntza. Elkarren lekuko gara. Elkarri emanez bizi gara. Hizkuntzak guri eta guk hizkuntzari, arnasa eta izatea.
Ikasten ari denak ematen dio irakasten ari denari zentzua. Irakasten ari denak ematen dio hiztun zaharrari norabide berri bat. Hiztun zaharrak eman behar dio ikasten ari denari eskua. Denok eman behar diogu elkarri euskara.
Euskara da ene ama-hizkuntza. Baina ama-hizkuntza zer da? Ama-hizkuntza ez da lehenik ikasten den hura, ez da amaren magalean jaso genuen hura, ama hizkuntza da, enetzat, pentsatzeko baliatzen dugun hizkuntza. Gure arrazoiak eta irudiak nola fabrikatzen ditugun han dago gure ama-hizkuntza. Eta posible da, bizitzan zehar, euskara ama-hizkuntza bilakatzea, euskaraz pentsatzen ikastea. Bide horretan zatoztenoi miresmen eta goraintzi, eta norbaitek esaten baldin badizue zuek euskaldun berriak zaretela, edo euskara ez dela zuen ama-hizkuntza, esaiozue zaharra izatea ez zaiola inori gustatzen, eta bide batez, esaiozue, ama-hizkuntza ez dela lehenik ikasten den hura, pentsamendua sortzen duen bakoitzaren hizkuntza baizik.
Herri hau ere euskaraz pentsatuko dugu, edo ez da izanen. Hautatzen diogun ama hizkuntzaren arabera dago gure herriaren geroa. Erdaraz mintza araziko gaituztela? Badakigu hori. Herri honek pentsatu beharko du zerbait erdarari buruz, baina herri hau ezin da pentsatu erdaraz, herri hau euskaraz pentsatuko dugu, edo ez da izanen.
Herri bat erditu nahi badugu, inork erditzekotan, ama-hizkuntzaz erdituko gara."

x61pRelaContWAR

detalle2

Docuthèque

C1
25-03-2013

x61pRelaContWAR

16346404
05:27

x61pViewCountWAR

3924

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR