Docutec
Marijaia
Bilboko Aste Nagusiaren abesti ofizial edo himnoa da Badator Marijaia, 1997an sortutakoa. Edorta Jimenez idazleak idatzi zituen hitzak eta Kepa Junkera trikitilariak musika eta moldaketa egin zituen.
Parte-hartzaileen artean Ibon Koteron musikaria eta Natxo de Felipe, Anton Latxa, Alex Sardui, Francis Diez, Gorka Sarriegi eta Ixiar Oreja abeslariak ditugu.
Badator Marijaia
Aste Nagusia
bakarra dago
hamar gauekoa
munduan
Abuztuan Bilbon
danok kalera
katuek eurek be
jaietan
Mari, Mari
Marijaia dator
Mari, Mari
Marijaia dator
Uger, uger
Bilboko uretan
Mari, Mari
Marijaia dator
Abuztuan danok
zahar eta gazte
gizon eta andre
jaietan
Zapia lepoan
alkar hartuta
kolore guztiak
dantzetan
Goxa eta erlojua
ez ei doaz batera
bata edo bestea
zoratu egin da
Hara hara hara
hara nor datorren
hara hara hara
gure Marijaia
Ene ene ene
oi ai ene bada
aste hau pasata
barriro joango da
Marijaia bera
gure Marijaia
Bilbora etorri da
Aste Nagusira
Aste Nagusi
bakarra munduan
bakarra munduan
Marijaia.
Hitzak: Edorta Jomenez
Musika eta moldaketak: Kepa Junkera
Beste kolaboratzaileak: Ibon Koteron, Natxo de Felipe, Anton Latxa, Alex Sardui, Francis Diez, Gorka Sarriegi eta Ixiar Oreja.
