Docutec
Errezilgo baserri batean euskara ikasten
Gipuzkoako baserri batean uda igarotzen ari da Sevillako Reyes Prados, Bilbon bizi den kazetaria. Duela urtebete hasi zen euskara ikasten.
Euskara lantzeaz gain, baserrian lagundu ere egiten du.
REYES PRADOS. Ze egiten ari naiz ni hemen, Gipuzkoa sakon-sakonean, galduta, eta hemengo euskara ezagutu gabe. Puf!
MARTA. Reyes!
REYES PRADOS. Marta! Eskerrak etorri zaren. Tía.
MARTA. Zer moduz zaude?
MARTA. Ba zure zain.
MARTA. Benga, jaitsi!
REYES PRADOS. Benga! Banoa.
MARTA. Goazen hitz egitera. Gloria!
GLORIA. Bai?
MARTA. Honekin zaude hemen, ez?
REYES PRADOS. Bai.
MARTA. Gloria, maitea! Zertan zabiltza?
GLORIA. Hementxe. Oiloak… Oiloak gobernatzen eta arrautzak biltzen. Oilaskoak eta oilarrak.
MARTA. Kristoa daukat nik ere bai buruan e!
REYES PRADOS. Gauza bera gertatzen da ardiekin. Ardia eta gero nola esaten da?
GLORIA. Aharia.
REYES PRADOS. Aharia da arra, eta nik, beno, nahasketa egiten dut eta…
GLORIA. Eta txerria, txerri arra eta txerri emea. Zer da? Txerri emea da bat, eta bestea da, berriz, txerrapoa …
GLORIA. Oier eta Reyes, behientzako belarra ekarri behar dugu segituan.
REYES PRADOS. Benga!
GLORIA. Benga!
REYES PRADOS. Benga!
MARTA. Asko agintzen du honek, e?
REYES PRADOS. Oier; Oier da segalaria.
GLORIA. Hau da gure Oier.
REYES PRADOS. Beno!
MARTA. Zer esaten duzu?
GLORIA. Ze? Kontuz! E, Kontuz! Kontuz! Kontuz atzean…
OIER. Ondo egiten duela.
MARTA. Bai?
OIER. Bai. Lehengoan egin zuen.
REYES PRADOS. Bai, beno.
OIER. Benga, Reyes! Benga! Egin pixka bat.
MARTA. Animatuko zara?
OIER. Gogoratu apur bat…
REYES PRADOS. Apur bat..
MARTA. Oier, Oier, etorri, eta zer moduz honekin?
OIER. Ondo.
MARTA. Errepikatu, eta mesedez, eta hola, asko botatzen ditu?
REYES PRADOS. Jolin!
OIER. Bai. Esaten dit ez didala ulertzen.
REYES PRADOS. Bai.
OIER. Eta nik ustez garbi hitz egiten diot. Eta esaten dit, eske, azkarregi hitz egiten duzu…
REYES PRADOS. Ulergarria da, ezta?
REYES PRADOS. Eske hori, beitu, lehengo egunean zer esan du? Erniora iyo, nola?
OIER. Erniora iyo altzea behine? Eta…
REYES PRADOS. Eta zer? Erniora igo al zara behin ere. A! Bale! Orain bai.
GLORIA. Baina neska azkarra da, e! bederatzi hilabetetan hain ondo hitz egiteko.
REYES PRADOS. Beno, beno, hain ondo!
GLORIA. Erraztasuna badaukazu, hala ere, edo ez?
REYES PRADOS. Bai. Normalean bai. Zerbait bai.
GLORIA. Ingelesez, frantsesez hitz egiten duzu…
REYES PRADOS. Bai, beno. Hitz egiten dut, bai, dezente!
REYES PRADOS. Hori. Hori. Hemen aurrera, ezta? Eta horrela?
OIER. Bai. Benga. Oso ondo. Segi aurrerago! Benga! Hor! Hor! Hor! Hor!
MARTA. Reyes, eta nola animatu zinen hona etortzera? Euskara ikastera?
REYES PRADOS. Nola? Beno euskara ikasi nahi nuen. Beno, hasi nintzen ikasten orain dela…
MARTA. Orain dela urtebete?
REYES PRADOS. Orain dela urtebete edo. Bai. Bai. Bai. Beno.
MARTA. Joder:
REYES PRADOS. Bai. Uztailean. Eta beno, baina, eske nik esan nion neure buruari, zerbait falta zait, ez dakit, jariotasuna, naturaltasuna. Azkenean guk ikasten duguna da batua; eta gero kalean batua ez da hainbeste: beno, ez da hainbeste, ez da batere erabiltzen.
MARTA. Eta hemen?
REYES PRADOS. Eta, eta beno, hemen askoz gutxiago. Eta orduan, ba beno, joango naiz, ez dakit, baserri batera eta, eta beno, zelako baserria, e, gainera!
MARTA. Sevillarra.
REYES PRADOS. Sevillarra.
MARTA. Bilbon bizi zara.
REYES PRADOS. Bai. Eta baserri inguru honetan zer moduz moldatzen zara?
REYES PRADOS. Oso ondo. Eske ni…
MARTA. Takoiak eta kendu dituzu...
REYES PRADOS. Bai. Klaro; beitu!
MARTA. Ai ama, Reyes!
REYES PRADOS. Zapatilarekin.
GLORIA. Holaxe.
MARTA. Jende famatu bat eta hola…
GLORIA. Eta etxean sekulako zera..
MARTA. Eta kazetari ona.
REYES PRADOS. Kazetari ona, eta neska ona. Kazetaria baino neska bezala, ona.
REYES PRADOS. Hori. Hori bai.
GLORIA. Pertsona bezala. Pertsona da, pertsona da ona.
MARTA. Eta zure asmoa zein da?
REYES PRADOS. Nire asmoa da hemen jarraitzea ez dakit zenbat denbora. Eta gero bueltatzea.
MARTA. A bai?
REYES PRADOS. Bai. Jolin, ba jarraitzea ikasten. Bilbon galtzen da.
MARTA. Bai?
REYES PRADOS. Ezta? Eske apenas…
GLORIA. Asko behar da hartzeko, eta gutxi galtzeko.
MARTA. Beno sentitzen dut, baina agurra egiteko momentuan gaude.
REYES PRADOS. Ala!
GLORIA. Merezi zuen gehixeago. Pena!
MARTA. Oso gustura nago zuekin.
GLORIA. Ni ere zuekin…
MARTA. Eta pentsatzen dut Reyesek egingo duela. Zer iruditzen?
GLORIA. Reyesek egingo ez du ba!
REYES PRADOS. Trae para acá. Erreziletik, Reyes Prados, Euskal Herria, zuzenean!
MARTA. Oso ondo. Oso ondo.
(txaloak)
