Docutec
Zezenaren aurreko emozioak, taldeak motibatzeko
Coaching enpresa euskaldun batek entzierroa erabiliko du taldeak motibatzeko tresna gisa.
Julen Madinak entzierroetan duen esperientzia erabiliko dute horretarako.
Berriemailea.- Zuhurtasuna, trebezia, lasaitasuna… zezen baten aurrean jartzeko beharrezko gaitasunak dira. Enpresa munduan ere behar direnak.
Julen Madina.- Enpresario baten txaketa baten edo kamisa baten azpian pertsona bat dago eta pertsona guztiok, guztiok guztiok emozioak dauzkagu: zalantzak, beldurrak, estresa… eta, azkenean, hori da nik landu behar dudana.
Berriemailea.- Berrogeita bat urte daramatza Julen Madinak entzierroa korritzen eta bere esperientzia coaching-ean, alegia, enpresa-taldeak motibatzeko erabiliko ditu.
Julen Madina.- Entzierro baten aurrean, Sanferminak hor daude, zer egin behar dut? Nire prestaketa fisikoa, horrek ematen dit egonkortasun psikologikoa, ziurtasuna, eta hori islatzen da gero, Sanferminetan zalantzak ez edukitzeko.
B.- Entzierroetan egiten duen lana enpresa mundura eramango du. Tailler teorikoak egingo dira lehenik eta praktikoak ondoren. Entzierroaren simulazioa erabiliko dute parte-hartzaileei emozioak transmititzeko.
J.M.- Jakin behar du, pues bueno, zer egin, jauzi egin, bota, atzera…erabakiak presiopean. Eta erabakiak zuzena izan behar du. Bestela, atzeko zezenak harrapatuko du.
B.- lehen aldia da entzierroa coaching-ean aplikatzen dela eta Estatu Batuetako merkatuan, hegoaldeko Amerikan, baita Asian ere arrakasta izatea espero dute.
