detalle dokuteka-generico-fitxa

2014ko Herri Urrats festaren abestia

Ikastolen aldeko Herri Urrats jaia maiatzaren 11n ospatuko da Senperen.

Buuzbu taldeak jarritako Kalakakilika kantua eta bideoklipa.

BUUZBU taldea 2007an sortu zen Garazi aldean. Taldeko kideak dira Etxe (gitarra, ahotsa), Jakes (gitarrapala, ahotsa), Xarxa (bateria), Aiu (saxofoia, ahotsa), eta Andde (makinak, sanpleak) . Buuzbu taldeak euskal kantu xaharrak ala garaikideak nahasten ditu mundu osoko kantu ezagunekin, zati bakar baten osatzeko. Hau da "Euskal Mashup" sorkuntza. Buuzbu-kpundu amankomuna atxeman du Erramun Martikorena eta Dalida-ren artean, Niko Etxart eta Noir Désir-en artean, Ben Harper eta Negu Gorriak-en artean etabar, horiek denak musika zati berean bilduak eta denbora berean kantatuak...

Informazio gehiagohttps://www.facebook.com/buuzbu.taldea helbidean.

Herri Urrats festari buruzko informazioa, berriz, helbide honetan.

 

Transcription:[+] Transcription:[-]

Kalakakilika
Igandea Senpere autobusa
Iratzargailua buru handia
Beranta otoa bihurguneak
Aparkalekua eta lohia
Ibili bidean "to untsa hiza?"
Iguzkia zapatak izerdia
Itzulgunea lurra espaloia
Parranda usaina eta usaia
Koloreztatzeko gure bizitzak
Kilika ditzagun gure aditzak
Mattinen hizkuntza jarriz ipurdiz gora
Eraman goxoki zazpigarren zerura
Emazu kilika hitzari
Emazu hitzari kalaka
Emazu kilika hitzari
Kalakakilika!
Txartelak irriñoak pegatinak
Hondarra belarra aintzira antzarak
Oihuak ikurriñak aldarrikapenak
Milaka ikara ahaztu ezinak
Hogoi ta hamekagarren urratsa
Mintzatzeko baitezpadako hatsa
Hitzak hitsak bitxiak biziak
Haizeak farrez daramazkienak
Koloreztatzeko gure bizitzak
Kilika ditzagun gure aditzak
Mattinen hizkuntza jarriz ipurdiz gora
Eraman goxoki zazpigarren zerura
Emazu kilika hitzari
Emazu hitzari kalaka
Emazu kilika hitzari
Kalakakilika!
Kalakakilika!
Mattinen hizkuntza jarriz ipurdiz gora
Hedatu ozenki zazpi lurraldeetara
Hitza kilika!
 
Gure eskerrik beroenak Stéphane Etxegarai "etxe"ri kantaren hitzak gure esku jarri izanagatik!

x61pRelaContWAR

detalle2

Docuthèque

B2
11-04-2014

x61pRelaContWAR

16343715
04:18

x61pViewCountWAR

6193

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR