Kontuak egiten
Kontuak atera behar dira ariketa honetan.
Material hau 1984an eman zuen argitara HABEk Euskalduntzearen A mailarako langaiak izeneko bilduman.
Mikelek orrazi berria erosi nahi du. Orraziak 200 pezeta balio du. Mikelek 150 pezeta ditu. Zenbat diru gehiago behar du Mikelek?
Pepok mozkortu egin nahi du. Kopak 60 pezeta balio du. Pepok 10 kopa edan behar ditu mozkortzeko. Zenbat diru behar du?
Ikasleek jai egin nahi dute. Sangriak 6000 pezeta balio du. Zuek 60 ikasle zarete. Zenbat diru bota behar duzue?
Iñakik 4 egunkari erosi nahi ditu. Egunkariak 40 pezeta balio du. Zenbat diru behar du Iñakik?
Txabik bidaia egin nahi du. Bidaiak 40.000 pezeta balio du. Txabik 25.000 pezeta ditu. Zenbat diru aurreratu behar du Txabik?
Jonek parranda egin nahi du. Afariak 600 pezeta balio du. Kopak 60 pezeta balio du. Hamar kopa edan nahi ditu. Zenbat diru behar du?
Marianek baserria erosi nahi du. Bi zakur ere erosi nahi ditu. Zakur batek 60.000 pezeta balio du. Zenbat diru behar du?
Amaiak tortilla bat egin nahi du. Arrautzek 40 pezeta balio dute. Olioak 10 pezeta. Patatek 15 pezeta. Zenbat diru behar du?
Txabik bideoa erosi nahi du. Honek milioi erdia balio du. Txabik 300.000 pezeta ditu. Zenbat diru gehiago behar du?
Itziarrek Hendaian bizikleta erosi nahi du. Bizikletak 1.200 libera balio du. Libera batek 20 pezeta balio du. Zenbat pezeta trukatu behar ditu?
Rosak etxe berria erosi nahi du. Etxe zaharra saldu egin nahi du. Honek bi milioi balio ditu. Berriak hiru milioi eta erdi balio du. Zenbat diru pagatu behar du?
Josuk printzesa bat nahi du. Jauregia ere behar du. Honek 100 milioi balio du. Josuk ez du pezetarik. Zenbat lapurtu behar du?
Marijek betaurreko berriak erosi nahi ditu. Hauek 7.000 pezeta balio dute. Marijek 6.500 pezeta ditu. Zenbat gehiago behar du?