detalle dokuteka-generico-fitxa

Dei komertzialak debekatu egin dituzte gauetan

Kontsumitzaileak gehiago babesteko arauak zorroztuko dituzte gaurtik aurrera. Telefonoan jasotzen ditugun dei komertzialak mugatuko dituzte.

Gaueko bederatzietatik aurrera ezin izango da dei edo SPAM telefonikorik egin, ezta asteburu eta jai-egunetan ere ez.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Jonan Apaolaza berriemailea.- Nahi baino gehiagotan gertatzen den irudia da. Eskaintzak, inkestak eta abar luze bat. Gaur onartuko den legearen aldaketarekin, ordea, mugatu egingo da. Gaueko bederatzietatik aurrera ezin izango da dei edo SPAM telefonikorik egin, ezta asteburu eta jai-egunetan ere ez.
Kontsumitzaileen elkarteentzat neurria egokia da, baina ez nahikoa.
Maider Lazkano.- Bueno, neurria ona da, beti faborea egitea kontsumitzaileei ona dela uste dugu, baina neurria ez da behin-behineko ez du amaituko arazo handi honekin.
J.A.- Kontsumitzaile bulegoetan lan-gainezka daude, kexa ugari dago. Jende askok ez du era horretako deitik jaso nahi eta ez daki zer egin. Europako hainbat tokitan arazoa ekiditeko zerrendak sortu dira.
M.L.- Horregatik uste dugu neurri definitiboa izango dela erregistro hau sortzea eta horrela jendeak ez duena nahi horrelako deiak jaso, bere izena eman…
J.A.- Eta enpresaren batek hots egiten badu, dagokion isuna ezarri. Gaur egun egiten diren dei askoren jatorria jakitea zaila eta egindako eskaintza benetakoa den ala ez, ere bai.
Legea indarrean sartzen den unetik, jai-egunetan behintzat, SPAM telefonikoak tregua emango digu.

detalle2

Docuthèque

B1
26-02-2014

x61pRelaContWAR

16342708
01:22

x61pViewCountWAR

4806

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR