detalle dokuteka-generico-fitxa

Orioko balearen benetako istorioa

Orioko balearen historia oso ezaguna da kostaldean, nahiz eta ehun urte baino gehiago pasa diren. Benito Lertxundi kantariaren kantuak ospe handia eman dio, gainera.

Euskadi irratiko Oilategia izeneko umore-saio honetan, balearen bertsioa ezezaguna entzuteko aukera izango dugu.

Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

Unai Torrea esataria. …argituta, gero saioa aurkeztera noa. Gaurko elkarrizketarekin hasi baino lehen, entzun dezagun gaurko gonbidatuarekin zerikusia duen abesti hau. 

Abestia.  

Mila bederatziehun eta 

lehenengo urtean 

maiatzaren hamalau 

garren egunean 

Orioko herriko 

barraren aurrian 

balea agertu zen 

Be(der)atziak aldean.  

 

Esataria. Eta abestia entzun ondoren, nire gonbidatua aurkeztera noa. Ongi etorri, Orioko balea.  

Orioko balea. Mila esker, Unai Torrea. Baina abesti horretaz pixka bat nazkatuta nago. Polita da, baina pixka bat nazkatuta nago.  

Esataria. Eta zergatik, ba? Ez du egia esaten? 

Orioko balea. Ba ez! Abesti legendario (aspaldiko) hauekin pasatzen dena beti: ba hasiera bakarrik da egia.  

Esataria. Ba orduan, balea jauna, kontaiguzu: zer pasatzen da Oriko baleari jarritako bertsoekin?    

Orioko balea. Aber, erne, e?… Hasieratik hasiko naiz. Ni, ni Orio aldera baketsu-baketsu azaldu nintzen, eta derrepente, hantxe nenbilela, lasai asko uretan, txorroa (txorrotada) botatzen…  

(barreak) 

Orioko balea. Uuu! Horrela, bada, bueno, energumeno-koadrila (ero-koadrila) bat hurbildu zitzaidan, arpoi, dinamita eta guzti. Ba Uranga, Manterola, Atxaga eta la madre que les parió.    

Esataria. Abestiak hori dio. Eta zer gertatu zen?  

Orioko balea. Zer gertatu zen? Ez al duzu abesti osoa entzun? Edo zer?  

Esataria. Bai. Egia: harrapatu egin zintuzten.  

Orioko balea. Ba ez, listillo (sasi-maisu). Ez ninduten harrapatu. Ez.  

Esataria. Nola da hori? Ez zintuztela harrapatu?  

Orioko balea. Ba ez. Inork ez daki, baina esan deten (dudan) bezala, abesti hau ez da zuzena.  

Esataria. Bueno, aber. Baina balea ez bazuten harrapatu oriotarrek, zer harrapatu zuten, orduan? 

Orioko balea. Ba, ez esan inori, baina ni han nenbilela nire ondotik submarino (urpekontzi) alemaniar bat pasa zen maniobrak egiten… 

Esataria. A! 

Orioko balea. Eta hura harrapatu zuten balea zelakoan.  

(barreak) 

Esataria. Nola? Submarino alemaniar bat harrapatu zuten oriotarrek?  

Orioko balea. Bai. Bai. Halaxe da. Bai. Submarino, urpekontzi alemaniar bat.  

Esataria. Eta zer pasatu zen balea…? 

Orioko balea. Ba konflikto internazionala (nazioarteko liskarra). Euskal arrantzale batzuek alemaniar submarinoa atakatu (erasotu) zutela eta…  

Esataria. Baina aber, esaiguzu, zer gertatu zen?  

Orioko balea. Ba bueno, Alemaniako kaiserra, Guillermo, eta Alfontso XIII.a bildu omen ziren asuntoa (afera) konpontzeko.  

Esataria. Baina barkatu. Baina nor da Alfontso XIII.a?  

Orioko balea. Ba zera, Don Leandroren aita. Igual-iguala da-eta.  

Esataria. A! Egia. Egia. Igual-iguala da. Bai. Bai. Bai.  

(barreak) 

Orioko balea. Bai. Bai. Bai. Hala da bai.  

Esataria. Aizu! Ba gaia atera dela [denez], ba al dakizu Alfontso XIII.ak zer helatu (izozki) klase jaten zituen? 

Orioko balea. Ez.  

Esataria. Ba, Borbon helado. Bueno, bueno, gustatu zaizu? Ze txispa daukan!  

Orioko balea. Ai, ama. Unai Torreren umore, zera, festibala.  

Esataria. Festibala…. Bueno, jarraitu dezagun. Eta zer gehiago gertatu zen? 

Orioko balea. Ba, bueno, oriotarrek submarinoa txiki-txiki eginda utzi zuten, e! Ba hantxe, palekin hasi ziren eta hondartzaraino ekarri zuten submarinoa eta hantxe, mutur-joka hasi ziren barrutik atera ziren guztiekin.  

Esataria. Baina, zergatik?  

Orioko balea. Ba arraro hitz egiten zutelako alemanek eta oriotarrek pentsatzen zuten ordungo trainerua kopiatzera, ezta?, kopiatzera zetoz(t)ela.  

Esataria. A, baina nola ez dugu hori orain arte jakin?  

Orioko balea. Ba, ez daki inork, ez zuk eta ez beste inork. “alto secreto” (goi mailako sekretua) omen zen, eta asuntoa (kontua) isildu egin zuten.  

Esataria. A ze esklusiba daukagun gure gaurko saioan: Orioko balea ez zen balea, submarino alemaniarra zen!  

Orioko balea. Benitok ere zeozer bazekien, baina abestia zentsuratu egin zioten.  

(Barreak) 

Esataria. Ze abesti? 

Orioko balea. Bertso originalak (jatorrizkoak) hauxe esan zuen: Orioko herriko/ barraren aurrean/ submarinoa agertu zen/ hamarrak aldean/… Ikusten? Ordua ere aldatu egin zuten. Seguridad nacional.  

Esataria. A!  

(barreak)        

 

x61pRelaContWAR

Intéressant pour vous



detalle2

Docuthèque

C1
28-11-2011

x61pRelaContWAR

16341318
03:40

x61pViewCountWAR

10243

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR