detalle dokuteka-generico-fitxa

Bildumak

Umorezko pasarte honetan egunkaria erostera eta inon diren bilduma guztiekin ateratzen den bezeroaren kasua ezagutuko dugu.

Bertatik Bertara saioko bideoa.

 

6.zinta /02.50.17

Transcription:[+] Transcription:[-]

Andoni Aizpuru.- Ez dakit konturatuta  zaudeten, esate baterako, zuek egunkaria erostera zoaztenean, edo aldizkariren bat edo beste zer edo zer, zenbat gauza, zenbat… bai, zenbat kontu  saltzen den atalka edo faszikuluka. Ez al zarete konturatu? Ba Lordi Saralegik gaur arratsaldean mordo bat  erosi ditu, e?.
-Kaixo
-Hola, arratsalde on.
-Hauxe
 Hori da berrehun eta laurogeita hamabost
-Bale. Listo . Benga, gero arte.
-Bale gero arte
(Katu bat miauka)
-Mox-mox  ah  katuarena ere badaukazue
-Bai
-Bueno hauxe jarridazu
-Bai. Ehun eta laurogeita hamabost.
-Bueno, gero arte
- Bueno, eskerrik asko, agur.
(Haur bat negarrez)
-Txiki. Lasai txiki, lasai, lasai. Beste hau ere jarridazu
-Bai
- Aber isiltzen den, marruz dago-eta.
- Ehun eta laurogeita bost. Poltsa bat jarriko dizut, ala? Bazkaltzera jada?
-Joe bazkaria! Sukaldea. Aber hau ere bai. Beste…
(Musika)
-Itxoin momentu bat, e?
-A!
-Hala
(Flamenko-musika)
-Hola, kaixo berriz.
-Kaixo!
-Hauxe, azkenengoa.; flamenkoarena.
- Bale ba
Listo. Hau da…eta bost. A ze berotua hartu dudana. Uf zerbeza . Hau azkenengoa, e?
-Bale ba. Zer, orain etxera?
-Bai. Okerrena da, ez dakidala nola joan. Honekin bai, honekin etxera joango naiz.
-Ah bale ba
-Hala ere, ez dakit. Igual alkoholemia egiten badidate eta garagardoarekin eta kotxea hartzen badut…. Itxoin momentu bat, e?
-Bale ba.
-Trenez joan naiteke, e?
-Bai hori bai.
- Ez daukat kotxe beharrik. Bueno listo. Aber hau da…
- Bai seiehun eta laurogeita hamabost.
-Bale benga. Bueno, gero arte!
-Aizu zu ez zara telebistakoa?
-Joe telebista! Aber oraintxe, e?. Uste dut hauekin jada osatuko naizela.
-Bai horixe baietz!
-Barrio Sesamo, Heidi eta Simpsons, Hauek dira…
(Espediente Xeko musika)
-Egia, hor barruan dago. A! eta gaur faszikulu berri bat atera dute, e?

Iragarkia.- Sar ezazu “Bertatik Bertara” zure etxean. Egunero ikusten dituzun erreportari ausartak  eskura dituzu orain. Lehenengo faszikuluarekin opari Bertatik Bertarako 980 saioak, eta dena amaitzea lortzen baduzu, egongelan ipintzeko apal dotore bat musu-truk. Deitu orain! , ez utzi biharko.
Andoni Aizpuru.- Txantxa zen e?, gurea erosi beharrik ez daukazue; egunero ikustea nahikoa guretzat.
 

x61pRelaContWAR

detalle2

Docuthèque

B1
03-10-2000

x61pRelaContWAR

16340906
0:04:00

x61pViewCountWAR

3955

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR