detalle dokuteka-generico-fitxa

Txatetik ezkontzara

Albiste honetan txata bidez elkar ezagutu eta ezkontzeko asmoa duen mutil eta neska baten hitzak daude jasota.

Txata, telefono deia, lehenengo hitzordua... eta ezkontza

«Zergatik da hobea taberna batean ezagutzea? Beste edozein topagune bezalakoa da Internet»

 
«Eta zergatik da, bada, hobea taberna edo diskoteka batean elkar ezagutzea?». Internet, bikotekidea aurkitzeko, beste edozein topagune bezalakoa izan daitekeela uste du Enekok. Bere kasuan, gainera, topagune aproposa izan zen. «Ez nintzen bikote bila hasi txateatzen, denbora pasatzeko asmoz baizik —dio—. Nire lanagatik bulegoan askotan zain egon behar izaten nuen, ezer egin gabe, eta tarte horiek aprobetxatzeko sartu nintzen Interneten; hasieran albisteak irakurtzeko eta gero txateatzeko». Horrela egin zuen topo Soniarekin. «Bestela ez nuen ezagutuko, milaka kilometrora bizi baita».
 
Kasualitatez hasi omen ziren hizketan, «nire nickak grazia-edo egin ziolako», eta lehenengo egunean, jada, luze aritu omen ziren. Gero hurrengo egunerako hitzordua egin zuten, eta hurrengorako, eta hurrengorako... Zenbait astez hala egon ostean, telefono deiaren txanda iritsi zen. «Ez nekien ziur zer gertatzen ari zen, zerbait  hasten ari zen edo ez, baina ni gustura nengoen harekin eta aurrera jarraitzea erabaki nuen», dio Enekok. Telefono deiak ugaritu egin ziren, eta Soniak familiarteko batzuei egin behar zien bisita aprobetxatuz, erdibideko hiri batean elkartzea erabaki zuten.

Egun hartatik batera bizitzen jarri ziren egunera arte hilabete eta erdi besterik ez zen pasatu. «Nahiz eta behin bakarrik ikusi, elkar nahikoa ezagutzen genuela uste genuen. Denbora gehiago batera baino gutxiago hitz eginez pasatu izan duten asko eta asko ezkondu egin dira gero. Zergatik gu ez?». Hurrengo urtean horixe egiteko asmoa dute.

detalle2

Docuthèque

B1
12-04-2002

x61pRelaContWAR

16340212

x61pViewCountWAR

4658

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR