Docutec
Siberiako hotza
Erreportaje-zati honetan ingeles baten esperientzia hain klima hotzean azalduko digute.
Lurreko lekurik hotzena da. Atal honetan, 30 gradu zeru azpitik egon arren, izotza zulatu, eta bainatu egiten dira Mortsa taldeko gizon-emakumeak.
34. zinta / 00:21:30
Klimaren muturretan
Hotza
Siberia hitzak lotan dagoen lurraldea esan nahi du. 13 milioi kilometro karratu ditu eta Errusiaren ia % 80 da, Zhivago doktorea eta Gulag artxipelagoa filmetako irudiak nituen gogoan, tundra Artiko monotoa eta konifera baso zabalak tarteka labore-lur batzuekin. Ahaztutako gizaki zabortegiak. Gero jabetu nintzen klimaren erdia baino ez zela.
Lur erraldoi honen erdian Oymyakon dago, urte osoa jendea bizi den tokietan hotzena eta nire azken helburua. Baina 2500 kilometro hego-mendebalderago sartu nintzen Siberian, pixkanaka ohitzen joateko.
Minutu bat ere ez daramat kanpoan eta sudur-zuloko bizarrak izozten ari zaizkit. Hogeita hemezortzi gradu zeroz azpitik egiten zuen Irkutsk-en , gogoan zuten negurik gogorrena.
Dirudienez, bertako ospitaleak anestesiarik gabe gelditu ziren hanka izoztu mordoa ebaki behar izan zutelako. Hala ere, Oymyakon-eko marka baino 30 gradu pasa gehiago egiten zuen, 71,2 gradu zeroz azpitik baita hango errekorra.
Hotelean izena eman ondoren pentsatu nuen hobe nuela kalera irten eta hotzera moldatzea, biharamunean benetako bataioa izango bainuen zeroz azpiko bizimodurako.
Diemar itzultzaileak eraman ninduen elkartzekoak ginen tokira eta neure baitan pentsatu nuen: “Ea hotz boladak kinka honetatik ateratzen nauen”.
-Uste dut 32-34 gradu egongo direla…
-Zeroz azpitik? Zuk igeri egingo duzu?
-Nik? Bai.
-Ez, ezta erotuta ere! Ezta erotuta ere, oso ona!
Baina 30 gradu zeroz azpitik egin arren, Irkutsk-eko Mortsa taldea ez zen uzkurtu. Igande hartan, igande guztietan bezalaxe, Sergei eta Viktor anaiak ibaiko 50 zentimetroko izotz-geruza zulatzen ari ziren bainatzeko zuloa egiteko.
Niretzat nahikoa bitxia zen hura guztia, baina Natasharena bera, Mortsa taldeko idazkariaren alaba, ez zen Siberiarren masokismoa.
-Zergatik biltzen da jendea honelako taldeetan?
-Lehenik, osasunerako ona delako.
-Osasunerako ona da?
-Bai, ez da katarrorik harrapatzen, ulertzen duzu?
-Hortaz, aldian-aldian bainatuz gero, osasuntsu egoten da…
-Bai, noski, eta adorea ematen du.
-Adorea ematen du, gainera.
-Bai
-Vodka baino hobea da, orduan.
Natasharen aldarrikapenak, bainua osasungarria dela, alegia, Bowers kapitaina ekarri zidan gogora. Scottek Antartikara zuzendu zuen azken espedizioan goizero ur izoztuetan sartzen zen kide bakarra izan zen eta bizirik iraun zuen bitartean izozketarik pairatu ez zuen taldekide bakarra izan zen.
-Behar bezala eginez gero, gorputza berotu egingo da.
-Bai?
-Uretan epelago egiten du.
-Kanpoan baino beroago, alegia.
Emakumezkoak eta haurrak sartu zirelako, bestela atzera egingo nuen Sergei eta Viktor eranzteko esan eta esan ari zitzaizkidan arren.
Arinago, arinago…
Koldar hutsa naiz, badakit
Siberia.
Agian urduritasunagatik izango zen, baina 32 gradu zeropean eguzkiari ohiko agurra egiteak ez ninduen batere lasaitu.
-Bai, prest nago. Erraza da, mortsa bat naiz, mortsa bat naiz.
Mila esker, lagunak. Mortsa bat naiz.
Bainuaren ostean hasi ziren komeriak.
-Nire azala beste batena dela iruditzen zait. Hau ez da nire larruazala!
Shock egoeran egon nintzela uste dut, zeren nire egunerokoa grabatzen ari nintzenean iluntze hartan, ezin nintzen zutik egon.
-Osasungarria! Agian halaxe izango da...
