detalle dokuteka-generico-fitxa

Bainujantzia

Bainujantziak erakusten du ongien gorputzon dekadentzia. Lehen gorputz gotiko zena, orain gorputz txurrigeresko da; lehen urrezko azal irmo zena, orain ore lingirdatsu baino ez da, etabar.

KARLOS LINAZASORO

Bainujantziak erakusten du ongien gorputzon dekadentzia. Lehen gorputz gotiko zena, orain gorputz txurrigeresko da; lehen urrezko azal irmo zena, orain ore lingirdatsu baino ez da, etabar.

Bainujantzia estali beharrekoa agerian uzteko asmatu zen, eta agerian utzi beharrekoa estaltzeko. Bainujantzia gorputzaren ispilu da, eta arimaren negartoki.

Inor ez dago munduan bainujantziaren tirania axolagabekeriaz edo kirolaritasunez eramaten duenik, eta ez da inoiz izanen gainera. Ezen, ehun zati ezgauzok, ximurraren garaipena baitute aldarrikatzen, denboraren indar ahalguztiduna.

Beharturik janzten dugu bainujantzia, eta beharkizun hori ez da modaren inposaketa, edo beroarena, Jainkoarena baizik. Hark, Jainkoak, ez du bainujantzirik erabiltzen, ez ditu bere miseriak geure aurrean bistan ipintzen.

Distantziak mantentzeko modu bat da, jakina. Hemen nork agintzen duen adierazteko modu ezin esplizitoagoa. Bainujantziak azpitik berdintzen gaitu, ez aingerutasunetik, ez betikotasunetik; narrastariago gara hondartzan, narratsago, primitiboago, eta fisikari emanak azaltzen gara beti (salbuespen kirurgikoak salbuespen) haren dizipulu eta exenplu ezinago bikain: denak behera egiteko joera ezinbestekoa du, amalurrerantza, sortu ginen zulorantza.

Beraz, bainujantziak, finean, geure asaba zahar aspaldikoek erabiltzen zuten gerripekoa baino ez da, apurño bat eguneratua eta findua, baina konotazio erlijioso berberak dituena, eta horrenbeste mendetan zein gutti aldatu garen ezinago hobeto erakusten duena.

x61pRelaContWAR

Intéressant pour vous



detalle2

Docuthèque

B2
04-05-2005

x61pRelaContWAR

  • Linazasoro , Karlos
16338125

x61pViewCountWAR

2166

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR