detalle dokuteka-generico-fitxa

Txakurrak etxean

Hiriko etxeetan gero eta txakur gehiago dago.Makina bat arazo sortzen dira familietan eta bizilagunen artean beraiek direla eta.

Saio honetan txakur hezitzaile batek iritzia ematen du eta baita lagungarri izan daitezkeen hainbat aholku ere.

Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

Esataria 1. Goizeko 11ak eta 32 minutu dira. Jon Iñaki Lasarekin ari gara hizketan. Elorrioko Miranouhs, Miranoush txakur-heziketa zentroko arduraduna da bera, Euskal Herrian arlo honetan eskarmentu handiena duen zentroa, edo behintzat handienetakoa, bat bai. Zer galdera egin behar diogu geure buruari Jon Iñaki txakur bat etxera ekarri baino lehen? Hori inportantea izango da, ez?  

Jon Iñaki Lasa txakur-hezitzailea. Ba bai.  

Esataria 1. Jakitea zer den txakur bat, ez dadila izan kapritxo bat, momentu bateko kapritxo bat edo…    

Jon Iñaki Lasa. Ba bai. Nik uste zertarako nahi dugun dela ba galderarik garrantzitsuenetariko bat. Jende askori entzuten zaio “txakur txiki horiek ze, ze politak diren”. Eta nire erantzuna izaten da: “Nik sekula ez nuke holako txakur txiki bat edukiko, ezta? Niri handiak gustatzen zaizkit, ezta?” Eta klaro, gero, hartzerakoan handiak hartzen dira eta horrek sortzen ditu ba eragozpen batzuk. Handia ez da txikia bezalakoa, eta atera egin behar da gehiago, atera behar da beste modu batean, beste modu batean nekatu behar da… Beste aktibitate bat behar du. Eta bueno, hori bai da garrantzitsua pentsatzea: “Zertarako nahi dut? Eta bueno, gero nik hori edukitzeko ze denbora daukat” ze(r), ez dakit, ze azpiegitura daukadan… Pentsatu behar dut horretan guztian, ezta? Zenbat denbora daukadan ere bai txakurrari emateko. Hori ere pentsatu behar da. Eta klaro, zuk esan duzun bezala, ezin da izan kapritxo bat. Esan, “Bueno, Gabonak ere badatoz”. Edo ez dakit zer fetxa datorren. Eta bueno ba, txakur bat ere opari polit bat izango litzateke, ezta? Biziduna da eta gero bere premiak ditu eta dedikatu egin behar zaio denbora.     

Esataria 2. Beraz, txakurra jabearen baldintzen arabera aukeratu behar da eta jabeak ere egokitu egin behar du zein maskota duen ikusita, ezta? 

Jon Iñaki Lasa. Bai. Askotan gertatu izan da. Esan nahi dut: “Gustatzen zait orain”. Modan izan dira, ezta? Ba rottweiler-ak.  Rottweiler da 80, 70 kiloko txakurtzarra. Eta daukazu, zer esango dizut nik, 7. pisu batean, Bilbon, ezta? 

Esataria 2. Bai.  

Jon Iñaki Lasa. Eta gero ez daukazu denbora. Eta badoa nerabe bat hura jardinera ateratzera, eta… Ez da modua, ez da modua.  

Esataria 2. Haurrei, oro har, txakurrak oparitzearen aldekoa zara?  

Jon Iñaki Lasa. Ba ez.  

Esataria 2. Ez.  

Jon Iñaki Lasa. Ba ez. Pentsatzen dut... Haurrei txakur bat oparitzen zaienean nik uste dut aitak edo amak bere buruari egiten dion oparia dela, ezta? Maite ditu… 

Esataria 1. Haurraren aitzakian.  

Jon Iñaki Lasa. Bai. Maite ditu, eta bueno, ba txakurra gustatuko zaio haurrari. Eta, eta horrela. Baina batzuetan hori bakarrik pentsatuta, ezta?: “Gustatuko zaio haurrari, ez? Eta opari bat egin nahi diot, ezta? Nik oparituko diot niretzako nahi nukeen oparia, ezta?” Eta bueno, borondate ona izatea da eta, eta detalle polita. Baina, klaro, gero ume horrek askotan ez du zaintzen txakur hori, ezin duelako, beste… 

Esataria 2. eginkizun batzuk ere badituelako… 

Jon Iñaki Lasa. Beste ardura batzuk, egikizun batzuk ditu, eta, eta…  

Esataria 1. Edo akaso ez da konturatzen, ezta?, zer behar dituen txakur horrek ere… 

Jon Iñaki Lasa. Hori da. Etorri egin zaio txakur hori, ezta? Orduan, pixka bat nik uste itxaron egin behar dela eta norberak egin behar duen aukera dela, pentsatu eta gero.    

Esataria 1. Zer gertatzen da txakurkume bat ekartzen dugunean etxera? Egokitzapen-epe bat edo aurreikusi beharko genuke?  

Jon Iñaki Lasa. Bai. Jakina! Jakina! Baina egokitzapena ez dakit zergatik esaten didazun, esan nahi dut, zer zentzutan edo…  

Esataria 1. Ba, ba zuk esaten zenuen, ezta?, izaki bizidun bat dela…  

Jon Iñaki Lasa. Bai.  

Esataria 1. Beste lagun bat sartzen zaizu, hortaz, etxera… 

Jon Iñaki Lasa. Bai. Bai.  

Esataria 1. Eta pentsatzen dut izango dela bion arteko egokitzapen bat.  

Jon Iñaki Lasa. Bai, bueno. Ezagutu behar du familia, ezagutu behar du ingurua, familia horren ohiturak ezagutu behar ditu. Bueno, gero behar ditu bete gauza batzuk ere bai. Kalera joan behar da, kirola egin behar du, bere premiak kalean egingo ditu… Bueno, ikasi egin behar du eta erakutsi egin behar zaio.  

Esataria 1. Eta heziketa horretan edo zenbaterainoko garrantzia dute lehendabiziko asteek, lehendabiziko hilabeteek? 

Jon Iñaki Lasa. Ba handia. Handia. Bada jendea txakurra etxera eramaten duena eta urteetan arazo bat daukana, gero eta arazo handiagoa. Baina da ezjakintasunagatik. Ez daki nola bideratu txakur hori. Eta txikia denean grazia egiten dute gauzek, ezta?, eta utzi egiten zaio. Eta gero etortzen zaizkizu arazoekin. Esan nahi dut, edo agresibitatea erakusten du, edo gizakiekiko edo beste txakurrekiko, edota ez dakit, zaunka pasatzen du arratsalde osoa, edota pixa egiten du ez dakit non, edo butaka jan du…  

Esataria 1. Zaunkak, esate baterako, heziketarekin ere badu zerikusia?  

Jon Iñaki Lasa. Jakina! Jakina! Zaunka asko, eta askotan, izaten da ba, ba txakurrak daukan, zer esango dizut, protestatzeko modu bat edo. Bakarrik dago, antsietatea sortzen zaio eta, eta, eta bere energia ez du gastatzen, eta bueno, estresa sortzen zaio eta zaunka egiten du.     

Esataria 2. Beraz, heziketak izan behar du bi aldeetakoa.  

Jon Iñaki Lasa. Um.  

Esataria 2. Ze(ren) askotan hitz egiten dugu zakurren heziketari buruz, ezta? 

Jon Iñaki Lasa. Bai.  

Esataria 2. Baina gero hor geratzen da baita ere jabeen ardura, ez?  

Jon Iñaki Lasa. Jabeak dauka ardura nagusia. Berak ekarri du txakurra eta berak behar du hezitu lehenengo bere burua.  

Esataria 1. Zuek eskaintzen dituzuen heziketa-saioak nolakoak izaten dira? Zer, jabeek hartzen dute parte? Ariketak egiten dituzte? 

Jon Iñaki Lasa. Beti. Beti. Beti. Esan nahi dut, guk daukagu berezita hori. Esan nahi dut… Badago talde bat gero txapelketetan ibiltzen dena bere, bere txakurrarekin. Eta horiek daukate heziketa espezifiko bat eta programa bat eta, eta reglamentu (araudi) bat… 

Esataria 1. Um. Um. 

Jon Iñaki Lasa. Eta gero bada ba noizean behin etortzen dena arazo batekin. Eta orduan, ba bueno, arazoa konpontzeko modukoa baldin bada, ba lagundu egiten zaio. Baina beti ere bera presente dela, berari esanda nola egin behar dituen gauzak. Horrela, txakurra bueltatzen baldin bada aurreko jarrera batzuetara berak jakin dezan zer egin zuen jarrera horiek zuzentzeko. Hola(n), jabeak ikasi beharra dauka den-den-den-dena txakurrak ere ondo ikasteko.  

Esataria 1. Bueno, argi dago lotura afektibo handiak, estuak lortzen direla zakurrekin, gehienetan behintzat. Beti ezagutzen dira kasu bakan batzuk, ba bueno, ba ez dakit, gaizki tratatzen direnak, edo horrelakoak… 

Jon Iñaki Lasa. Um. Um.  

Esataria 1. Baina normalean behintzat lotura afektibo oso estuak izaten dira. Batzuetan, bueno, askotan, hitz egiten dugu zakurrekin, ezta?, bueno ba, hitz egiten dugu, nahiz eta jakin zaunkak izango direla erantzunak. Hizketarako modu hori daukagu. Hiltzen direnean ere sufrimendu handia eragiten dute. Harreman natural bat zakur batekin, nolakoa izan beharko luke, Jon Iñaki?  

Jon Iñaki Lasa. Harreman naturala? Ba, ba lagun harremana.   

Esataria 1. Lagun harremana… 

Jon Iñaki Lasa. Nik uste dut baietz. Nik uste dut baietz. Eta bai da egia hitz egin behar zaiola, eta zergatik ez? Eta txori bat badaukazu, txoriari ere bai, ezta?  

Esataria 1. Baita ere, ezta? 

Jon Iñaki Lasa. Ura aldatzen diozunean eta janaria ipintzen diozunean eta, ez dakit, hitz egiten baldin badiozu eta berak erantzuten du dakien bezala, ezta?, salto eginez eta pozik jarrita, eta abar. Eta txakurrarekin ere bai,  ba, ba egin behar da konplizitate bat sortu, ezta? Paseatu… 

Esataria 1. Lagun harremana.  

Jon Iñaki Lasa. Bai. Hori da: lagun harreman bat. 

Esataria 1. Oso ondo.       

detalle2

Docuthèque

B2
30-04-2009

x61pRelaContWAR

16336958

x61pViewCountWAR

10815

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR