detalle dokuteka-generico-fitxa

Zurrumurruak

Ahoz aho eta belarriz belarri dabiltza, inork ez daki nola sortu diren, baina jende guztiak entzun ditu. Batzuek entzun ez ezik, sinistu ere egiten dituzte.
Telebistako eguraldi gizonari buruz ere zurrumurru bitxia zabaldu da. Egia ote da? Entzun dezagun berak zer dioen.

 


 

Hiztegi lagungarria


Antzeko. Berdintsua. Adibidez: Aita-semeak oso antzekoak dira, agian aita ausartagoa.

Dakidan apurra. Dakidan gutxi hori. Adibidez: "Meteorologian oraintxe hasi naiz. Aita Zabalak irakatsi dit dakidan apurra."

Harrez gero
. Orduz geroztik, ordutik hona. Adibidez: Behin Uxuek izugarrizko garrasiak egin zizkion Imanoli, eta harrez gero Imanolek ez dio sekula zalantzez galdetu.

Hartara. Horrela. Adibidez: Goiz sartu ohean; hartara ez zara nekatuta esnatuko.

Lagun min. Lagun hurkoa. Adibidez: Lagun minak kendu zion neskalaguna.

Sikiera. Gutxienez. Adibidez: Amak oso berandu jakin du alaba bere lagunaren etxean zegoela lotan. Neskak sikiera etxera deitu izan balu...

Ume hotsa. Umeek ateratzen duten hotsa, zalaparta. Adibidez: Parkeetan izaten da ume hotsa.

Urko eta biok. Gu biok, Urkok eta nik alegia. Adibidez: "Urko eta biok ikasi dugu eguraldi-mapak interpretatzen."

Zeharka iritsi. Albotik iritsi, zeharbidetik, beste norbaitek esanda. Adibidez: Gurasoei zeharka iritsi zaizkie semearen asmoak, ez duela eskolan jarraitu nahi.

Zenbaten ahotan entzun deten (dudan)! Zenbatek esan didaten! Adibidez! "Zenbaten ahotan entzun dudan banandu naizela! Ez zenuke sinistuko esango banizu."

Zure galdera egin. Zutaz galdetu. Adibidez: "Zure galdera egin didate askok, zure sorterrira joan naizenean."

Zurrumurru. Esamesa, txutxumutxua. Adibidez: Zurrumurru batzuek diote Jacques Chirac adoptatu egin zutela umetan, espainiarra dela.

Zuzenean. Aurrez aurre, aurpegira. Adibidez: Alperrik da hari zuzenean galdetzea: ihes egingo dio galderari.


 

Télécharger

x61pRelaContWAR

Intéressant pour vous



detalle2

Docuthèque

B2
03-05-2010

x61pRelaContWAR

  • Aizpurua , Andoni
16336768
00:07:00

x61pViewCountWAR

5007

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR