detalle dokuteka-generico-fitxa

Jainkoarekin hitz egiteko ez dugu mobila behar

Unai Manterola apaizak kontatu digunez, aspertuta zegoen mugikorra elizan asko entzuten zela eta. Horregatik, jarri zuen mezu bitxia.

Eskukoa gailu baliagarria da, gaur egungo bizitzan ia ezinbesteko bihurtu dena. Baina zenbait unetan gogaikarria ere bada, ustegabean jotzen duenean, esate baterako, kontzertu batean. Horrelakorik ezagutu al duzu? Inoiz zuri gertatu zaizu? Edo albokoari?

 

Hiztegi lagungarria

Tankerako. Antzeko, berdintsua. Adibidez: Bi elizatan tankerako hitzak jarri dituzte sarreran: batean “mobilak itzali” eta bestean “mugikorrak itzaldu”.

Buruz aritu. Buruz esan, memoriaz esan. Adibidez: Apaiza buruz ari da hizketan, eta ez du gogoratzen hitzez hitz zein ohar jarri zuen eliza-atarian.

Parean egon. Aurrez aurre egon. Adibidez: Messiren parean dago atezaina, baina honek ez daki penaltia nondik jaurtiko dion.

Mobilak jo eta jo. Mobilak etengabe jo. Adibidez: ikasle batek bertan ahaztuta, telefono mobilak jo eta jo egin zuen liburutegian, beste ikasle batek itzali arte.

Ez nonbait. Ezetz dirudi, ematen du ezetz. Adibidez: Ahizpa bizki horiek antzeko nortasuna dute, ezta? Ba ez nonbait: zaharrena lasaiagoa da, dudarik gabe.

Haserreak eraginda. Haserrearen ondorioz. Adibidez: Enpresak kalera bota ditu langileak, eta hauek, haserreak eraginda, gose-greba egiten hasi dira.

Ahalegindu.Saiatu. Adibidez: Edurnek ezkerrarekin idazten du, eta esku horretan mina duenez, ahalegintzen da eskuinarekin idazten: asko kostatzen zaio ahalegintzea.

Errieta egin. Haserre egin, demanda egin. Adibidez: Irakasleak errieta egin dio Mireni, etxeko lanak ez dituelako eginda ekarri.

Nabarmen geratu. Nabarmendu. Adibidez: Leirek ez daki nabarmen geratu gabe janzten: arrosaz jantzita doa hiletetara.

Aldameneko. Albokoa, ondokoa. Adibidez: Bilbo aldameneko herri batzuk, esaterako, Barakaldo eta Sondika dira.

Herenegun: Gaur baino bi egun lehenago. Adibidez: Enekok gaur, urtarrilaren 8an, ospatu du bere urtebetetze-festa eta Karmelek herenegun, Errege egunean.

Egoki. Aproposa. Adibidez: Kamamila edari egokia da nerbioak lasaitzeko.

 

 

Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA 1.Unai Manterola, egun on!
UNAI MANTEROLA. Kaixo, egun on!
E1. Orioko parrokoa zara. Eta behin nekatu egin zinen meza ematen ari zinela, mobilak eta askotan entzuten zirela eta, eta ohar bat jarri zenuen elizan; ze ohar izan zen hura?
U. M. Ba jartzen du Jainkoarekin hitz egiteko ez dela mugikorrik behar, eta itzaltzeko.
E1. Eta zuri okurritu zitzaizun?
U.M. Nonbait entzuna nuen, erdaraz, tankerako zerbait jarria zuela norbaitek. Eta bueno ideia horrekin, ba nik euskaratu eta, hori jartzea erabaki nuen.
E1. Beraz, Jainkoarekin hitz egiteko mobilik ez dela behar. Hori dio oharrak.
U.M. Hori da.
E1. Eta irudia?
U.M. Ba irudia da mugikor bat tatxatuta?
E1. Aja!
U.M. Orain buruz ari naiz, ez nago kartelaren parean eta aspaldi jarritakoa da baina, holakoren bat.
E1. Baina zer gertatzen zen Unai? Meza ematen hasi eta, ez dakit, mobilak jo eta jo edo?
U.M. Ba behin, eta beste behin eta beste behin, eta hola askotan. Eta ba  bat kokoteraino jartzen da: zu ari zara han zure ahalegina egiten, eta jota fuego hainbeste mugikor, ba ez da, ez da agradablea.
E1. Pentsatzen dut…
U.M. Zinera joan edo kontzertu batera joanda ere, ni asko haserretzen nau horrek.
E1. Horrelakoetan ohitura badago itzaltzeko, ezta?
U.M. Ba ez nonbait.
E1. (barreak) Oraindik oharrak jarri behar dira.
U.M. Hori. Hori. Bai.
E1. Eta ohar bitxi honekin jendeari argi geratu zaio mobilak itzali behar direla? Emaitza ikusi duzu?
U.M. Bueno. Bueno. Emaitza nik uste gehiago lortu dela apaizaren haserreak eraginda kartelak eraginda baino.
E1. Um. Haserretzen zara?
U.M. Bueno, haserretu edo… Adierazi behintzat. Umoreak ez du, ez du beti emaitzarik ematen eta!
E1. Baina Unai, zer egiten duzu, meza ematen ari zarela mobilak jotzen badu, mobilen batek edo zerbait esaten duzu momentuan? Edo ahalegintzen zara ikusten nor ari den mobil hori itzaltzen? Eta gero, bukatu eta gero egiten diozu errieta?
U.M. Ez. Normalean momentuan. Pixka bat isildu, adibidez. Eta beno, pertsonak, jendeak normalean, pertsonak gara genero bat nabarmen geratzen ez bagara ez dugu ikasten, ezta?
E1. Um. Um.
U.M. Eta nabarmen geratuta ikasten ari da jendea.
E1. Hori da. Mobilak jotzen duenean zu isildu egiten zara.
U.M. Bai.
E1. Eta itxaron mobila itzali arte, edo kasu egin arte behintzat, ezta?
U.M. Hori da.
ESATARIA 2. Eta denak horri begira. Mobila itzaltzen ari denari…
U.M. Batzuetan eliza osoa enteratzen da jabea baino lehenago.
E1. (barreak)
U.M. Mugikorra jotzen ari dela, ezta?
E1. Hori gertatzen da bai. Aldamenekoarena izango da, eta gero norberarena da.
U.M. (barreak) Hori da. Batak besteari begiratu eta…
E1. Beno ba, denok dugu buruan une bat: biolin-jotzaile bat, ez dakit zuk badakizun Unai… Ari zen biolina jotzen… Honek sarean eta asko, buelta asko eman zituen bideo honek eta..
U.M. Nokiaren melodia…
E1. Bai. Beno ba: gogoratu egingo dugu zer gertatu zitzaion biolin-jotzaile honi.
(biolina) (mugikorra) (biolina)
E2. Umorez, umorez hartu zuen berak, umorez edo…  edo auskalo. Haserre ez baina, doinu bera jo zuen.
E1. Bai. Bai. Umorez hartu zuen biolin-jotzaileak. Unai, ez dakit zure kasuan, sermoia mobil sintoniarekin lagunduta esaten hasi edo, zer egingo zenuke?
U.M. Beno. Atzo. Atzo gertatu zitzaidan, herenegun, igandean gertatu zitzaidan: ari nintzen sermoian gure jarrerek iratzargailu bat behar dutela esnatzeko esanez, eta mugikor batek jo zuen.
E1/E2. Ahi va!
U.M. Hain zuzen. Eta bueno, orduan esan nien. “Hara. Hara hortxe, zera, behar genuen iratzargailua!”
E1. (barreak) Ze kasualitatea, ez?
U.M. Bai. Bai.
E2. Momentu horretan ondo etorriko zitzaizun!
U.M. Norbaitek pentsatuko zuen hitz eginda nengoela.
E2. Hori da. Momentu horretan ondo etorri zitzaizun, ezta?
E1. Momentu egokia izan zen.
U.M. Baina normalean desegoki izaten da.
E1. Beno, oriotarrek orduan ez dute ikasten, mezatara joan eta mobila itzali behar dela. Hemendik egin beharko zaie deialdia, Unai.
U. M. Bai. Bai: bastante ikasita daude.
E1. Ari dira. Ari dira.
U. M. Bai. Bai. Bai.
E1. Pixkanaka.   
U.M. (barreak)
E1. Oso ondo. Ba Unai Manterola, Orioko parrakoa, eskerrik asko gurekin izateagatik.
U. M. Ederki. Bale ba. Eskerrik asko. Agur. Agur.

x61pRelaContWAR

Intéressant pour vous



detalle2

Docuthèque

B2
03-12-2013

x61pRelaContWAR

16293432
00:04:27

x61pViewCountWAR

4691

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR