detalle dokuteka-generico-fitxa

900 bat ordu behar dira euskara ikasteko

Euskaraz solasean ongi aritzeko 3-4 ikasturte behar omen dira.

Tribuaren berbak saioko tarte honetan, euskara ikasteko zenbat denbora behar diren eztabaidatuko dute.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Idoia.- Kaixo, Kike, Gasteizko Idoia naiz eta euskaraz ikasten ari naiz. Galdera bat daukat, ea zenbat ordu beharko dudan. Mila esker, agur!
Jon Ibarguren.- Bai, ba hitz-aspertu bat, konbertsazio bat erraz-eta eramateko, ba gutxi gorabehera behar izaten dira hiruzpalau ikasturte. Zenbat diren hiruzpalau ikasturte? Ba, gutxi gorabehera, 900 ordu izango lirateke.
Kike Amonarriz.- Ba hiru hauek ez dakigu oso ondo nola ikasi duten, baina badute bai meritua!
Sebastian Alarcón, mexikar poliglota gaztea.
Sebastian Alarcón.- Hiru urte eta erdiz  euskara ikasi nuen eta euskara asko gustatzen zait.
K.A.- Sho Hagio, Tokioko Unibertsitateko irakasle japoniarra.
Sho Hagio.- Iaz eraiki genuen Tokioko Euskal Etxea eta azkenean Eusko Jaurlaritzaren baimena lortu genuen.
K.A.- Eta David Bieter, Boiseko alkatea.
David Bieter.- Gaur ba zuei gure Boiseko herriaren partez bihotz-bihotzez ondo ibili, beti zuekin egongo gara.
K.A.- Beraiek bakarrik dakite zenbat ordu behar izan dituzten euskara ikasteko, baina baita ikasi ere!
 

detalle2

Docuthèque

B1
25-11-2013

x61pRelaContWAR

16293199
01:27

x61pViewCountWAR

6555

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR