Docutec
EGA eta sexua
Irrikitown saioko esketxa. Protagonistari emazteak adarrak jarri dizkio EGA zuzentzaile batekin.
Kontua konpontzeko, EGA zuzentzaileak senarrari proposamen bat egiten dio.
Senarra.- Zer? Jo, tia, baina nolatan egin didazu hau?
Emaztea.- Laztana, azalduko dizut.
S.- Azaldu! Ni arratsaldero EGA zikin hori atera ezinik lan hobea lortzeko eta zu putakume honekin txortan!
Amorantea.- Et, et, et, aizu! Iraindu gabe, e? Ez dakizu norekin ari zaren, e?
S.- Igual zait lehendakaria baldin bazara ere. Jo eta txikitu egingo zaitut!
A.- EGA zuzentzailea naiz.
S.- Ez zaidala pitorik inporta zein zaren! …EGA, EGA zuzentzailea!
A.- Bai, hori da, hori da. Zer iruditzen nik titulua eman eta hemen gertatu den guzti hau ahazten badugu? Bai, bai, nik oso ondo ulertzen ditut euskaldun zaharrak, e? alukeria da bizitza osoan euskaraz egin eta gero EGA lortzeko batua ikasi beharra. Ederki izorratzen du, baietz, e?
S.- Ya lo creo. Hor nabil aditzekin eta ikaragarri kostatzen ari zait. NOR-NORK eta NOR-NORI-NORK eta. Aber, niri orain tema aldatzen ez hasi, e? kabroia.
E.- Ez da kabroia, titulua emateko prest dago.
S.- Titulua? Esamina egin gabe? Orduan igual… de acuerdo.
A.- oso ondo, ba dena konponduta!
S.- E! bale, bale, bale! Baina fuera orain nire ohetik, e!
A.- Et, et, et… zera, kontua da zure emazteak eta biok ez dugula bukatu. Bai, sartu zarenean txortaldiaren erdian harrapatu gaituzu eta nik ez dizut EGA erdia emango, osoa emango dizut. Ulertzen?
S.- Bueno, bai, eta nik zer egin behar dut bitartean, e?
A.- Begira, indarrak berreskuratzeko zerbait ekarriko bazenigu…
S.- Kaguen dio… EGA puta hau lortzeko hau dena egin beharra.
E.- Ufff, eskerrak! Eta onena da oso urruti egongo dela EGA zuzentzailea ez zarela jakiten duenerako.
A.- Hori bakarrik balitz! EGA ere ez daukat-eta!
