detalle dokuteka-generico-fitxa

Eskubi, truke eta salmentarako gunea

Kontsumo arduratsuaren aldeko apustua egiten duen Ordiziako Eskubi dendak salmenta edo trukerako aukerak eskaintzen ditu, baita maukak ere, poltsiko guztietara egokituak.

Produktuen prezio egoki bat adostu eta saltzen bada, jabeak nahiz dendariak, bi aldeek aterako dute etekina.


Ez duzula ezer sobera? Bisitan joan zaitezke eta beste pertsona batzuek eraman dutena ikusi. Denetik daukate (arropa, etxerako gehigarriak, altzariak…)


 

Dendaren gaineko informazio gehiago, www.eskubi.net gunean.

Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

Esataria.- Ordiziara egingo dugu. Bigarren eskuko denda txikia dauka bertan Aitziber Irazustak. Egun on, Aitziber.
Aitziber Irazusta.- Eguerdi on, eguerdi on, bai.
E.- Bai, zuk Eskubin, bigarren eskuko dendan egiten duzu lan. Zer daukazue dendan?
A.I.- Oi! Zer ez daukagu dendan? Bai, bada, denetik. Denetik pixka bat, bada, txirrinduak, eztei-jantziak pare bat badaude, arropak, elektrodomestikoak, telebistak… denetik, egia esan, denetik. Bai, bai, bai, bai.
E.- Ondo betea daukazue denda!
A.I.- Bai, bai, bai. Zoritxarrez, bai. Leku pixka bat gehixeago gustura hartuko genuke, egia esan, bai.
E.- Martxoan zabaldu zenuten denda, ezta? Oso berria da.
A.I.- Zortzi hilabete daramazkigu, bai. Zortzi hilabete ireki genuela, hasi ginen hortxe bada, ehun eta berrogeita hamar artikulurekin, gutxi gora behera, lekua sobrante genuen orduan eta pixkanaka-pixkanaka, bada, eguna joan eguna etorri, bada, gauzak sartu, gauzak atera, bada… pixka bat hola, bai.
E.- Gaur egun 3.000 dauzkazue?
Esataria 2.- Hiru mila?
A.I.- Bada, aber, hiru mila… jartzen den gauza bakoitza egiten dugu nolabait erreferentzia bat jartzen diogu, ekartzen dizkigun pertsona horren datu guztiak hartzen ditugu eta azkeneko erreferentzia behinik behin 4.200. Hortik, noski, gauza asko aterata daude, beste batzuk saldu ez direlako bueltatuta ere bai, eta orain ordenagailuaren aurrean ez nago eta ez nuke jakingo esaten zenbat dauzkagun justu. Eta gero egia da baita horietatik batzuk ere, erreferentziarik ez daukatenak direla nolabait donatu dizkigutenak, ez? Ez dira asko, baina, bada, nolabait: bada, bueno, bueno, bota ordez, bada, begira, etekin pixka bat ateratzen baduzue, bada, zuentzako, bai.
E.- Eta zenbateko lokala daukazue hainbeste gauza izateko?
A.I.- Ehun metro karratu. Ehun metro karratu ditugu eta gauzak, egia esan, daude elkarren gainean eta pixka bat aber txukundu bat… bada, bihar bertan gelditzeko asmoa dugu, bada, balda batzuk jarri nahi ditugu… eta pixka bat txukundu, txukundu eta balda beharrean gaude, bai.
E2.- Nola egiten duzue produktuak ekarri, prezioa jarri, saldu… prozesu hori nola izaten da?
A.I.- Bai, dendan daude bi tratu mota: bat da tratu A deitzen dioguna, kaleko jendeak zerbait ekartzen digu eta momentua aprobetxatzen dugu tasatzeko. Nolabait hitzartzen duguna da salmenta-prezioa hitzartzen dugu, bai? Orduan, bi alderdien artean pentsatu pixka bat , jada denborak erakusten…ikasten ari gara, e? baina bueno, bada, gutxi gora behera badakigu ze prezio mugituta saldu beharko lukeen, edo saltzeko ze prezio mugitu beharko litzatekeen. Orduan, bada, prezio hori jarri. Guk momentuan ez dugu dirurik ematen, nolabait depositoan geldituko litzateke. Pertsona horren datuak hartzen ditugu, artikulu horri kode bat, erreferentzia bat, numero bat jartzen diogu eta gero, saltzen den garaian erdia eta erdia. Etekin hori erdibanatu egiten dugu. Bai? Hori izango litzateke tratu A, nolabait dendatik pasatzen diren artikuluak. Eta beste bat daukagu, tratu B, ikusten dugulako, bada, nolabait, zoritxarrez, egoerak, desjabetzeak ere hor daude eta dendan dena ezin dugu sartu. Daude, nolabait, armairu handiak, oheak, sofak, horrelako gauza horiek egiten duguna da nolabait Facebooken jarri, gero eskaparatean bertan baditugu argazkiak eta jartzeko lekutxo bat. Gero, eguna joan eguna etorri baita jendea ere ezagutzen ari gara. Bada, jendeak esaten digu bada, begira, bada sartzen baldin bazaizue halako gauza bat, bada, mesedez, abisatu eta orduan egiten duguna da, prezioa hitzartzen dugu eta hortik ehuneko, bueno, erdia izan ordez etekina, guk ehuneko 25a eramango genuke.
E.- Eta hiru laurden utzi duenarentzat.
A.I.- Hiru laurden, bai, jabeak eramango lituzke, nolabait dendan ez dagoelako… guk hartu-emana egiten dugulako eta interesatu pixka bat intermediario hori ematen dugulako, ez? Hartu-emanetan jartzen dugulako nolabait eroslea eta jabea.
E.- Eskubi, orduan, denda bat baino zerbait gehiago da, e?
A.I.- Bai, bai, bai, bai, bai. Bai da denda bat baino gehiago! Bai, bai. Nik uste dut momentu, egoera bai ekonomiko bai krisiaren bada bueltan puri-purian dagoen denda bat dela. Gero egia da baita herrietan kultura ezberdinetako jendea bizi garela eta horren erreflexu bat dela, horren ispilua dela. Denda horretan hizkuntza ezberdin pila bat hitz egiten direlako. Bai.
E.- Eta ari al da jendea ohitzen bigarren eskuko produktuez, ez dakit, fidatzera edo haiek erostera? Ze lehen esan dugu, gure herrian oso-oso zabaldua ez dago kultura hau oraindik ere. Aitziber, zuk zer ikusten duzu zortzi hilabete hauetan, hasi zinetenetik hona?
A.I.- Bueno, guk, egia da baita, krisi-garaian ireki genuela. Orduan, nik hori, nik hori handitu den edo ez den edo kultura hori zabaldu den edo ez jakiteko nolabait krisi ez zegoen momentuan ireki bagenu errazago esango nizuke, ez?
E.- Zuei lagundu egin dizuela esan beharko dugu.
A.I.- Bai, bai, bai, bai, hori egia da, hori egia da. beharreko jendea badabil, nolabait egia da baita zaborren istorio hori, zaborraren zero istorio hori kontsumo arduratsuago baten bila badabilela baita jendea eta gero da, bada, hori, bada, kuriositatez etorri eta jesus! Hauxe gauza berezia! Bada, ez dakit, erosten duena ere bai. Gero, betikoa da, ez? baina, bada, jende bati askotan bada, “Bartzelonan hau oso ohikoa da”, “Londresen hau oso ohikoa da”. Gipuzkoan ez da hainbeste. Orduan, nik uste dut orain zabaltzen eta orain ari dela pixka bat, ez? bada, pixka bat zabaltzen, bai.
E.- Bada, Aitziber Irazusta, eskerrik asko zuen hilabete hauetako esperientzia kontatzeagatik. Eskubin, Ordizian daukazuenaren berri emateagatik.
A.I.- Bai, nik pixka bat helbidea, helbidea esango nuke, non gauden…
E.- Bai.
A.I.- … pixka bat igual bai. Gaude Gipuzkoa, 15, baju batean gaude. Hau jende guztiak ulertu edo Ordizia ezagutzen duen jendearentzako batez ere da pixka bat betiko poligono auzoan Kutxa eta Ganba tabernaren ondoan gaude, bai? Gero, hortik webgune bat ere badaukagula, ez dakit helbidea esatea igual…
E.- Bai, azkar esaten badituzu, bai.
A.I.- www.eskubi.net eta gero korreoa: info@eskubi.net eta gero Facebooken ere hor gaudela,e?. Horixe da.
E.- Bale, bada, topatuko zaitugu. Aitziber, hurrena arte.
A.I.- Eskerrik asko zuei.
 

detalle2

Docuthèque

B2
31-10-2013

x61pRelaContWAR

16292768
06:59

x61pViewCountWAR

7927

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR