detalle dokuteka-generico-fitxa

Azoka Herritik erreportajea

Azpeitian egin berri dute Azoka Herritik ekimenari buruzko bideo erreportajea duzue ikusgai.

Azoka Herritik ekimenak herriko sektoreak batu eta kontsumo eredu berri bat bultzatzea du helburu. Bertakoek ekoitzia, herrian kontsumitu dadin.
 

Transcription:[+] Transcription:[-]

Aritz Arzallus.- Kontuan hartuta Azpeitiko errealitate ekonomikoa eta pixka bat krisiak hemen nola eragin duen, bada, azkenean, ikusten zen, bada, buelta bat eman behar zitzaiola azoka horri eta izan behar zuela herritik sortutako azoka bat, ez? Eta azkenean oinarri batzuen gainean non izango zen bai herriko ekoizle eta azkenean, bueno, herriko sorkuntza desberdinak erakutsiko zituen azoka izatea eta nola ez, ba bueno, herriarentzat, ez?
Ihintza Larrañaga.- hasi ginen, bada, herriko sektore ezberdinak elkartzen: merkatariak, artisauak, baserritarrak, tabernariak… ba bueno, sektore ezberdinetako jendea eta konturatu ginen, ba bueno, gure lana azkenean elkarrekin eginez gero indar gehiago edukiko zuela eta osagarriak zirela bata bestearekiko.
Aritz Arzallus.- Eragile sozial bat sortu berria da herrian, Elkarrekin izena duena, eta horrek ere, ba bueno, beste eskaera bati, ba bueno, zerbitzuak emateko bigarren eskuko azoka bat antolatu da. Exitoa izan dena, bigarren eskuko azoka eta azkenean, bueno, ba, zenbait herritarri garai hauetan ba erantzuten dion zerbitzua da, neurri batean,.
Ihintza Larrañaga.-Herrian zeudela, ba, ez dakit zenbat artisau igual ez genekienak beraiek lan hori egiten zela beraien etxean. Orain arte igual aukerarik eduki ez duenak hor saldu ahal izateko, edo plaza batean saldu ahal izateko, bada, azoka honek horretarako aukera eman die.
Azoka honetan egon den bai produktu …ba beste kalitate bat daukala, ez? azken batean gaur eguneko gizartean ohituta gaude makroprodukzio handi horietan, baina azkenean kalitateari begiratzen bazaio, bada, oso gauza ezberdina da eta jendea horrekin konturatu egiten da.
Aritz Arzallus.- gero herritarrak, baita ere, kontuan hartu behar duela egunerokotasunean praktikan jarri behar duela bertan bertakoa apreziatu, bertakoa kontsumitu. Pixka bat beharren arabera, baina bai bertakoari garrantzi hori ematea, ez?
Kontuan hartu behar dena da azoka hau izan dela igual lehenengo abiapuntu bezala hartu dezakeguna, edo lehenengo harria esan dezakeguna, ez? Kultura berri bat edo eredu berri bati begira eta bai ikusten dela azkenean azoka horretan bakarrik, asteburu horretan bakarrik ezin duela mugatu, ez? ezin duela izan horrelako azoka erakusleiho bakarrik, baizik eta elkarlan honek… komunean atera ditzakegun proiektu desberdinak pixka bat aurrera jarraitu behar dela, ba bueno, osagarriak izan daitezkeela eta sinergia horrekin ,bada, askoz ere eraginkorrago izatea daukala eta nahi dugun helburu hori eta mezu horri begira herritarrarengana iristeko eraginkorragoa izango dela elkarlan horrekin jarraitzea.

 

detalle2

Docuthèque

B2
24-10-2013

x61pRelaContWAR

16292655
04:09

x61pViewCountWAR

6258

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR