Santomasetako feria

Santomasetako ferian ateratako irudiak.

Azokan dagoena deskribatzen da bideoan.

Material hau 1982an eman zuen argitara HABEk Euskalduntzearen A mailarako langaiak izeneko bilduman.

 

1.02 ENTZ. 03

 


Transcription:[+] Transcription:[-]

Ni Mikeltxo naiz. Gu mutiltxoak gara. Hau txerria da eta hori ere txerria da. Hori ahatea al da? Gizon hau zaharra da. Paper horiek loteria dira. Mutil hau Zaldubi da. Hauek taloak dira. Masa horia da. Horiek senar-emazteak dira. Nor da gizon hau? Zer da hori? Neska hau Miren al da? Bai. Horiek frutak dira. Hura ikurriña da. Bola handi hau azukrea da. Hauek sagarrak dira. Gorri-gorriak dira. Emakume hau ez da argala, lodia da. Hau ez da Miren. Neska hau Edurne da. Gizon horiek baserritarrak dira. Hura txerria da. Txerri lodi-lodia. Taloa al da hori? Horiek ez dira gizonak, andreak dira. Etxekoandreak dira. Horiek ez dira oiloak. Hau txorimalo bat da. Eta hau ere bai. Txorimalo hau oso itsusia da. Hori txorimaloaren eskua da. Txorimalo honen aurpegia gorri-gorria da.
 

A1
18-10-1982
16292434
04:14
4093